Edukira joan

Ezker abertzaleak Udal Foroetan ez parte hartzea erabaki du

Politika

Hiru arrazoi eman ditu erabakia azaltzeko; euretako bat «azken bost urteetako 'apartheid' egoera».

edurne burgaña

Lekeition Udal Foroak martxan jarri nahi dituzte, eta ezker abertzaleari ere euretan parte hartzeko deia egin zioten. Lehen batzarrera joan ostean, ez parte hartzea erabaki du alderdiak.

Lehendakaritzaren ekimenez, «bakearen eraikuntzan herritarren parte-hartzea bultzatzeko» egitasmoaren barruan kokatzen dira Udal Foroak. «Herrian ere egiteko asmoa zegoela eta, parte hartzeko deia alkatetzatik jaso dugu. Lehen batzarrera aurkeztu ginen, eta Udal Foroen nondik norakoak zuzenean entzun genituen, horren arduraduna den teknikariaren ahotik. Beraz, hori entzun eta gero hartu dugu erabakia», azaldu dute alderdikoek.

Hiru arrazoitan oinarritzen da ezker abertzaleak Udal Foroei ematen dien ezetza: «Orain dela bost urtetik hona jasaten dugun apartheid egoera da lehen arrazoia. 2003tik hona Udalean ez gara onartuak izan ezker abertzalearen ordezkari legitimook, azken hauteskundeetan ere 1.560 herritarren bozka jaso arren. Horrez gain, ordezkariok ez dugu jasotzen Udaleko deirik, eta ez dugu sarrerarik bertako erabakiguneetan parte hartzeko. Hau da, hainbat eta hainbat erabakitan inoiz ez gaituzte kontuan hartu, nahiz eta azken udal hauteskundeetatik hona ezker abertzalearen emaitzak hobetu».

«Mozio etikoa bultzatzen»

Bigarren arrazoia Euskal Herriak bizi duen «salbuespen egoera» dela esan dute: «Azken negoziazio prozesua amaitu ostean, egoera politikoa zein berari lotutako gatazka politikoa asko gordindu da. Horren erantzule ez da PSOE bakarrik. Euskal autonomian EAJ zein Lehendakaritza argi erakusten ari dira ezker abertzalea desagerrarazteko helburuagaz bat datozela, eta bide horretan denak balio duela: kartzelaratze masiboak, jarraipenak, jazarpenak, ilegalizazioak, mozio etikoak.... Adibide garbiena da Ino Galparsoro Arrasateko alkatearen kartzelaratzearen arrazoi nagusia mozio etikoa izan dela. Argi dago EAJ buru-belarri ari dela bultzatzen mozio etikoa».

«Helburua ez da argia»

Hirugarren arrazoia foroaren helburua dela azaldu dute: «Argi eduki arren foroetan parte hartzen ari diren edo parte hartuko duten norbanakoen borondate ona, ez duguna hain argi da zer egingo duen lehendakariak jasotako iritziekin. Susmoa dugu aurpegi zuritzetik haratago ezer gutxi egingo duela».

Ezker abertzaleak Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde lanean eta bide horretan mahai gainean jarritako marko demokratikorako proposamena herritarren artean sozializatzen segituko duela esan du. «Proposamenean agertzen dira gatazka konpontzeko gako nagusiak: lurraldetasuna eta euskal herritarron erabakitzeko eskubidea».

Martitzenean, 19:30ean, udaletxeko eskaileretan batzeko deia egin du ezker abertzaleak. «Apartheid-aren urteurrena salatzeko, oraindik kalean gaudelako».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

IRTEERAK

Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.