Edukira joan

Gazte bat atxilotu dute arma zuri batekin eraso egiteagatik

Gertaera

ðð

Ezagun bati dirua eskatu ondoren gertatu da erasoa; atxilotzerakoan ertzainei ere eraso egin die.

g. garagarza

Lesio delitua egotzita, 19 urteko gizonezkoa (J.P.M.) atxilotu zuten herenegun Eibarko ertzainetxeko agenteek. Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, ezagun bati dirua eskatu ondoren gertatu zen erasoa.

Ertzaintzaren arabera, atxilotua ezagun baten etxera joan, eta zor zion dirua emateko eskatu zion. Eskaerari uko egitean, J.P.M.-k aizto bat atera eta masailean ebaki bat egin zion gazteari. Borrokan hasi, eta biktimak erasotzaileari labana kendu eta etxetik botatzea lortu zuen.

Ertzainak bertaratu zirenean, gazte bat topatu zuten erasotuaren atarian «oso asaldatuta». Agenteek identifikatzeko eskatzean, eraso egin zien. Ertzainek mendean hartzea lortu, eta Eibarko ertzainetxera eraman zuten.

Bi aizto atzeman zizkioten soinean. Erasotua izan zen gaztearen etxean beste bat aurkitu zuten. Ertzainen ustean, gaztea zauritzeko erabili zuen hirugarren aizto hura.

Atxilotuak aurrekariak zituenez, atzo goizean, agintaritza judizialaren esku laga zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.