Edukira joan

Xemeinek lekukoa hartuko dio Ziortzari asteburuan

Musika

Sinfonietta Ricercare eta Pilsengo Filarmonika orkestrek kontzertua eskainiko dute, ekitaldiari amaiera emanez.

eider mugartegi

Asteburuan Markina-Xemeingo parrokian emango diren bi orkestren kontzertuekin amaituko dira Ziortzako aurtengo emanaldiak. Alain David Sanchok zuzendutako Sinfonietta Ricercare orkestrak joko du zapatuan eta Pilsengo Filarmonikak domekan.

Sinfonieta Ricercare 1998 urtean sortu zen, ganbara musika sustatu nahi zuen musikari gazte batzuen ekimenez. Errepertorio zabala dauka, eta hainbat musika estilo eskaintzen dituzte: barrokotik hasita gaur eguneko lanetara arte. Zapatuan, Xemeingo Andra Mari Elizan bost abesti joko dituzte, zati bitan banatuta: Henry Purcellen Maitagarrien Erregina, Arneren Comus izeneko erdi opera edo «masquea», Arcangelo Corelliren Gabon gauerako Kontzertua, Mozarten Gaueko Seranata Txikia eta Johann Strauss II.aren eta haren anaia Josefen Pizzicato Polka lan ezaguna.

Pilsengo Orkestra Filarmonikoa 1919an sortu zen, sasiprofesional moduan. 1946ko otsailean eskuratu zuen izaera profesionala. Txekiar Irratiarentzat grabaketak egiten ditu barroko garaitik gaur egunera arteko lanekin, eta hainbat CD argitaratu ditu atzerrirako. Grabaketez gain, orkestrak dedikazio berezia dauka kontzertuak ematen. Zuzendaria, Stepan Prazak, etorkizun handiko biolinista entzutetsua da. Sarritan irabazi ditu nazioarte mailako sariak.

Pilsengo Orkestra Filarmonikoagaz batera, Jarolsav Krcek biolin joleak jardungo du. Bera, musikari bikaina izateagaz gainera, musikagile eta orkestra zuzendari preziatua da. Interpretazio maila altua, soinu zaindua eta teknika bikaina gordetzen ditu.

Pilsengo Orkestra Filarmonikoak, hiru abesti eskainiko ditu: Rossiniren Italiarra Aljerren, Mendelssohnen biolinerako lan erromentiko ospetsuenetako bat , Biolin eta orkestrarako kontzertua mi minorrean, eta KV 550 40. Sonfonia sol minorrean Mozarten sinfonia ospetsuenetako bat.

Markina-Xemeinen

Ziortzako kontzertuen zati bat Xemeinen egiten dela sei urte beteko dira aurten. Xemeingo parrokia konpontzen zeudela, orduko kulturako zuzendari Koldo Narbaizak kontzertu sinfonikoetarako areto ikusgarria zela esan zuen. Bere berbak hartu, eta Xemein konpontzen herriak egindako ahalegin handia eskertzeko kontzertuetarako eskaini zuten parrokia garai hartako abadeek, alkateek eta eliz batzordeek. Momentu hartan, Ziortzan kontzertu handiak egiteko arazoak zituztela-eta leku bila zebiltzan, eta Xemeinera zabaltzea erabaki zuten.

Ordutik aurrera, Ziortzako kontzertuen azken emanaldia Markina-Xemeinen egin izan da. Aurtengo emanaldiak 18:00etan hasiko dira.



 


egitaraua



Zapatua Orkestra Sinfonietta Ricercare Zuzendaria: Alain David Sancho.



Lehen zatia: Henry Purcell (1659-1695). Maitagarrien Erregina erdi operako hiru dantza. Hornpipe; Rondeau; Jig.

Thomas Augustine Arne (1710-1778). The Dances in Comus. Moderate Gigue Tempo; Largo; Presto.

Arcangelo Corelli (1653-1713). Concierto Grosso n&fraq14;8 Op.6. Vivace, Grave; Allegro; Adagio, Allegro, Adagio; Vivace; Allegro, Pastoral.



Bigarren zatia: Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791). Pequeña serenata nocturna KV525. Allegro; Romance, Andante; Menuetto, Allegretto; Rondo, Allegro.

Johann Strauss (1825-1899) eta Josef Strauss (1827-1870). Pizzicato Polka.

Domeka Pilsengo Orkestra Filarmonikoa Zuzendaria: Jaroslav Krcek. Biolina: Stepan Prazak. Lehen zatia: G. Rossini (1792-1868). Argelgo italiarra (obertura).

F. Mendelssohn (1809-1847). Biolin eta orkestra kontzertua Mi minorren, Op. 64. Allegro molto appassionato; Andante; Allegro non troppo; Allegro molto vivace.

Stepan Prazak. (biolina).



Bigarren zatia: W. A. Mozart (1756-1791). Sinfonia n&fraq14;40 sol minorren KV550. Molto allegro; Andante; Minuetto, Allegretto; Allegro assai.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

DEIALDIAK

Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.