Edukira joan

Bestelako eskualde eredu bat aldarrikatuko dute uztailaren 12an

Gizartea

Gazte asanbladek «proiektu txikitzaileak eta eredu kapitalista» salatuko dituzte Mutrikun.

IRATI URBERUAGA

«Eskualde eredu honegaz ez gaude ados. Proiektu txikitzaileak inposatzen dizkigute, eredu kapitalista daroe agintariek aurrera». Salaketa egiteagaz batera, mezu hori zabaltzeko egun bat antolatu dutela jakinarazi dute Lea-Artibai eta Mutrikuko gazte asanbladek. Uztailaren 12an izango da, Mutrikun.

Azken urteetan bertoko herriek aldaketa eduki dutela uste dute gazteek. «Baina aldaketa hori ez da etorri garapenaren ondorioz, proiektu txikitzaileen inposizioaren ondorioz baino», esan dute. Horren adibidetzat ipini dituzte Lekeitioko saihesbidea, Mutrikuko portua, Aulestiko Ilunzar mendian ipin ditzaketen haize errotak edota Munitibar, Markina-Xemein, Berriatua eta Ondarroa «espekulatzaileen paradisu» bilakatu izana. Horien bidez «agintariek herrietako nortasuna lurperatu» nahi dutela salatu dute gazte asanbladek: «Herriaren eta herritarren ongizatea kontuan hartu beharrean, onura ekonomikoak hartzen dituzte bakarrik aintzat».

Horretan, nahiz eta foru aldundiek egiten dituzten PTPek (Lurralde Plan Partziala) irizpide orokorrak markatu, herrietako udaletako agintariek daukatela erantzukizuna uste dute. «Zuek, alkate eta zinegotziok, ari zarete Lea-Artibai eta Mutriku heriotzara kondenatzen, eredu kapitalista horren bidez», zehaztu dute.

Mobilizatzeko deia

Horren aurrean ez direla geldi egongo esan dute, eta horretara dator, hain justu, uztailaren 12a. «Gazteok ez daukagu etorkizunik zementuz betetako herrietan. Etxeen prezioak ordainezinak dira, bakarrik turistei begirako edota lo egiteko herriak bihurtzen ari dira gure herriak...», esan dute.



 


egitaraua erdi zehaztuta



Gaur eguneko ereduari ezetz esan eta «bestelako bat aldarrikatzeko» eguneko egitaraua erdi zehaztuta daukate asanbladek. 12:00etan hasiko dute eguna harrera ekitaldiagaz. 12:30etik aurrera, «proiektu txikitzaileen» guneak egongo dira, horien gaineko informazioa emateko. Aurreratu dutenez, poteoa, bazkaria, jokoak eta manifestazioa ere egongo dira.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.