Edukira joan

Artibai dragatzen hastekotan daude

Azpiegiturak

Gaur ez bada, bihar hasiko dira Artibain gora eta behera dragak beharrean: itsasora eroango dute hondotik ateratakoa.

larraitz ibaibarriaga

«Pantalanak prest daude». Hori jakin eragin du Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak. Pantalanak ipini aurretik, baina, Artibai dragatuko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2010 Dragatze Planagaz bat etorrita.

Gaur ez bada, bihar ailegatuko da beharrak aurrera eroateko falta den tresneria: draga txiki bi.

Itsasaurreko Zubiaren ¬Calatravak egindakoa¬ eta Zubi Zaharraren artean ibiliko dira tamaina txikiko draga biak erreka hondoa garbitzen. Eta tarte horretatik ateratzen dutena Calatravaren zubiaren beste aldean ¬portu aldean¬ egongo den draga handira pasako dute. Gero, handik itsaso zabalera eroango dute, baimendutako puntu batera: zortzi miliatara. «AZTIk egin du ingurumen ikerketa, eta eurek esan digute nora bota ahal izango dugun metatutakoa».

Hondartza sasoian etenaldia

Aurreikuspenen arabera, erreka dragatzeko hiru hilabete beharko dira. Epe hori, baina, luzatu egingo da, uda tarteko dela. Izan ere, hondartza sasoian ¬ekainaren erditik irailaren amaierara arte¬ dragatzea gelditu egingo dute, legeak horrelantxerik aginduta. Hartara, iraila bukaeran edo urriaren hasieran segituko dute dragatzen, azaro bueltan amaitzeko.

Dragatzea amaituta, pantalanak ipintzen hasiko dira. Beste pare bat hilabete beharko dira horretarako.

Modu horretan amaituko dira Artibai ibaiaren ezkerreko aldean egitekoak ziren aldaketak. Orain, hilabete luzeetako beharren ostean, itxura hartzen doaz Nasa kalea, Itsasaurre eta Kafeatze. Lehengo gune bietan ia-ia amaituta daude beharrak, eta Kafeatzen, bere aldetik, azken ikutuak ematea besterik ez da falta. Hori horrela, elektrizitate kontuekin dabiltza egunotan.

Aldaketekin Itsasaurreko eta Nasa kaleko pasealekuaren jarraipena bihurtu da Kafeatze: jesarlekuak ez eze, lore ontziak ipini dituzte berton. Izena ere Kafeatze pasealekua ipini zaio.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

DEIALDIAK

Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.