
Aldundiak landa eremuak berritzeko ia 300.000 euro banatuko ditu Lea-Artibain
Azpiegiturak
Lekeitioko eta Ondarroako udalak kenduta, eskualdeko gainerako herriek jasoko dute diru laguntza.
asier alkorta
Bizkaiko Foru Aldundiak landa eremuak berritzeko edota konpontzeko 300.000 euro inguruko diru laguntza banatuko du Lea-Artibai eskualdea osatzen duten herrietako udalen artean. Banatuko diren diru laguntza guztien artean, Ziortza-Bolibarrek eroango du kopuru handiena: 40.000 euro, hain justu ere.
Urtero egin modura, aurten ere, Aldundiak «herrietako landa eremuak babestearen alde» egin du, eta ondorioz, laguntzak bideratu ditu eskualdez eskualde. Horrela, eskualdea osatzen duten hamabi herrietatik hamarrek jasoko dute Aldundiaren diru laguntza hori; Lekeitiok eta Ondarroak ez dute arlo horretatik ezer jasoko.
Herriz herri
Ziortza-Bolibarko Udalak 40.000 euro jasoko ditu; gainerako herriekin alderatuz, laguntzarik handiena. Munitibar, Aulesti eta Gizaburuagako udalek ere jasoko dute zer edo zer: 31.600, 27.500 eta 29.900 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren. Ispasterrek 35.400 euro jasoko ditu, Mendexak 27.000, Amorotok 28.800 euro eta Markina-Xemeingoak 25.000 euro. Menditxu eta Beketxea pareko eremua berritzeko asmoa erakutsi du Berriatuko Udalak Aldunditik jasoko dituen 30.900 euroekin.
Etxebarriko Udalak, gainerako diru kopuruekin alderatuz, laguntzarik txikiena jasoko du: 22.300 euro. Horrela bada, Lekeitioko eta Ondarroako udalek izan ezik, Lea-Artibai osatzen duten gainerako herriek izango dute euren inguruko landak berriztatzeko aukera.
Aldundiak urtero ematen du diru kopuru bat herrien inguruko bideak eta txokoak konpontzeko edo egoki jartzeko. Helburua urteetan konpondu gabe dauden eremuak indartzea eta berriztatzea da. Helburu horregaz, guztira, aurten, 298.400 banatuko ditu hamar herrion artean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12
IRTEERAK
Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.