Edukira joan

Bizkaiko bertsolari gazteen artean bertoko sei saritu dituzte

Kultura

Bizkaiko umeen eta gaztetxoen 25. Bertsolari Txapelketako finaleko hamazortzi sarietatik sei lortu dituzte.

edurne burgaña

Bizkaiko Ume eta Gaztetxoen 25. Bertsolari Txapelketako idatzizko bertsoen finala jokatu da asteburuan. Hamazortzi sari banatu dituzte, eta horietatik sei, eskualdeko ikasleek irabazi dituzte.

Bizkaia osoko ikasleek parte hartu dute, eta eskualde bakoitzean kanporaketa bana egin ostean¬zazpi guztira¬erabaki zen finalean zeintzuk egongo ziren. Gernika-Lumon egin zuten finalera 145 bertsozale ailegatu ziren. Hamazortzi sari banatu zituzten, eta sei, bertokoek irabazi zituzten: LH 5. mailan Naroa Loiolak (Markina-Xemeingo Bekobenta) bigarren saria; LH6. mailan Naia Uskolak (Lekeitioko eskola publikoa) hirugarren saria; DBH 1. mailan Ainara Zendoiak hirugarren saria (Ondarroako Zubi Zahar ikastola); DBH 2. mailan Josune Aramendik (Berakruz) lehen saria eta Nerea Ibarzabalek (Markina-Xemeingo Berakruz) bigarrena eta DBH 3. mailan Elene Lejarzegik (Lekeitioko Azkue ikastola) lehen saria.

Bihar eta etzi, kanporaketak

Idatzizkoa atzean utzita, orain, bat-bateko txapelketari ekingo dio Bizkaiko Bertsolari Elkarteak. «Ez da derrigorra bietan parte hartzea, ikasle bakoitzak nahi duen alorrean egin dezake», azaldu du Juanjo Respaldiza antolatzaileak.

Markina-Xemeinen bihar egingo dute 15 eta 16 urtekoen kanporaketa, kultur aretoan, 15:00etatik aurrera. 17-18 urtekoena, ostera, etzi jokatuko dute, Ondarroako Zubizahar ikastolan, 15:00etan.

 

sarituak

LH 5

1.

Beñat Gorostiaga (Ander Deuna).

2.

Naroa Loiola (Bekobenta).

3.

Iker Garate (Urretxindorra).

LH 6

1.

Aitor Bizkarra (Zelaieta).

2.

Enara Sanchez (Betiko ikast.).

3.

Nahia Uskola (Lekeitioko eskola publikoa).

DBH 1

1.

Magali Moso (Ander Deuna).

2.

Nora Zeberio (Andra Mari).

3.

Ainara Zendoia (Zubi Zahar).

DBH 2

1.

Josune Aramendi (Berakruz).

2.

Nerea Ibarzabal (Berakruz).

3.

Amets Lopez (Urretxindorra).

DBH 3

1.

Elene Lejarzegi (R.M. Azkue).

2.

Imanol Uria (San Nikolas).

3.

Jone Larrinaga(Larramendi) .

DBH 4 eta Batxilergoa

1.

Jone Uria (Aixerrota).

2.

Illart Gumuzio (Arratia).

3.

Irati Bernaola (Arratia).



 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

IRTEERAK

Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.