Edukira joan

31. Euskal Zine eta Bideo Bileran parte hartzeko epea zabaldu dute

Lekeitio

Beharrak aurkezteko azken eguna irailaren 20a da; euskaraz egindako lanak izan beharko dira.

edurne burgaña

Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bileraren (EZBB) 30. jaialdia amaitu zenean, antolatzaileek jarraipenik ez zuela edukiko esan zuten. Antolatzerako orduan zuten laguntza falta zen arrazoia. Baina Udalak laguntasuna emango ziela jakinarazi zuen. Horrela bada, aurtengo azaroan, EZBB ospatuko dute 31. aldiz, eta beharrak aurkezteko epea zabalik dago.

Azaroaren 18tik 22ra iraungo du jaialdiak, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan.

Parte-hartzea edozelako bideo sortzaileri zabalik dago, baina horretarako, oinarri batzuk bete beharko dituzte: beharrak DVD formatoan aurkeztu beharko dira, eta, Euskal Zine eta Bideo Bilera denez, izenak berak azaltzen duen moduan, euskaraz egindakoak izan beharko dira.

Beharrak landutakoak izan beharko dira: muntai lana egindako bideoak bakarrik onartuko dituzte. Iraupenari dagokionez, lanak ezin izango du 30 minututik gora eduki.

Bestalde, pelikularen hasiera eta amaiera ondo adierazita egon beharko dira. Eta bai irudia baita audioaren kalitatea ere aurrez kontrastatuta egon beharko dira; antolatzaileek ez dute onartuko erreprodukzio sistema lagungarria eskatzen duten lanik.

Disko bakoitzeko behar bakarra

Lanak aurkezterako orduan, izena emateko orria beteta eroan beharko dute, bestela, baztertu egingo dituzte. Gainera, bideoaren argazki edo fotograma bi bidali behar dituzte.

Diskoak kutxa batean sartuta aurkeztu beharko dira, egilearen izen-abizenak eta lanaren ezaugarriak jarrita. Disko bakoitzeko lan bakarra aurkeztu ahalko da.

Antolatzaileek jakitera eman dute ez dutela inongo erantzukizunik hartuko lanek izan ditzaketen kalteengatik. Baina beharrok babesteko euren eskuetan dauden neurri guztiak hartuko dituztela.

Egileek EZBBra aurkeztuko dituzten beharrak arloen eta moten baitan sailkatu beharko dituzte.

Lehiaketaz kanpoko saila

Sei sari banatuko dituzte, eta epaimahaikoek horien artean bat aukeratuko dute bilerako filmerik onena legez izendatzeko. Sari horren irabazleari garaikur berezia emango diote.

Lehiaketaz kanpoko sail berezia ere badu Euskal Zine eta Bideo Bilerak: publiko aurrean euren lana erakutsi nahi duten bideogile profesionalei zuzenduta dago. Lehiaketaz kanpoko zatia bada ere, aurkezteko arauak berdin-berdin bete beharko dituztela jakitera eman dute.

Epaimahiak saririk ez banatzeko ahalmena edukiko du. Hala ezean, sariok jaialdiaren amaierako ekitaldian jakinarazi eta banatuko dituzte. Bestalde, epaimahiaren erabakia behin betikoa eta aldaezina izango da.

Helburua sektorea bultzatzea

Euskal Zine eta Bideo Bilerara aurkeztutako beharrak Aukeraketa Batzorde batek aurreikusi eta aukeratuko ditu. Aurreko urteetan aurkeztutako beharrak ez dituzte onartuko.

Bestalde, Internet edo argazki bidez jaialdia promozionatzeko erabili ahal izango dituzte aukeratutako filmeen zatiak edo pelikula osoak.

Ikus-entzunezkoen sektorea sustatzea da zinemaldiaren helburua, eta ez du, inolaz ere, dirua irabazteko asmorik. Hortaz, parte-hartzaileek izena emateagaz batera, uko egin beharko diote zinemaldian bere lanak erakusteagatik egile eskubideak jasotzeari.



 


sariak



Sormenezkoa, amateurra

1. saria. 1.100 euro eta Zilarrezko Antzarra.

2. saria. 700 euro eta Antzarra.

Argumentuzkoa, amateurra

1. saria. 1.100 euro eta Zilarrezko Antzarra.

2. saria. 700 euro eta Antzarra.

Dokumentala edo erreportajea, amateurra

1. saria. 1.100 euro eta Zilarrezko Antzarra.

2. saria. 700 euro eta Antzarra.

Sormenezkoa, profesionala

1. saria. 1.500 euro eta Zilarrezko Antzarra.

2. saria. 1.000 euro eta Antzarra.

Argumentuzkoa, profesionala

1. saria. 1.500 euro eta Zilarrezko Antzarra.

2. saria. 1.000 euro eta Antzarra.

Dokumentala edo erreportajea, profesionala

1. saria. 1.500 euro eta Zilarrezko Antzarra.

2. saria. 1.000 euro eta Antzarra.





beharrak aurkezteko epea:



Epea: Beharrak aurkezteko azken eguna 2008ko irailaren 10a da.

Helbidea. 31. Euskal Zine eta Bideo Bilera. Eusebio Erkiaga Kultur Etxea. R.M» Azkue, 5. 48280, Lekeitio.

Informazio gehiagorako telefonoak. 94-624 34 82, 94-624 32 86 edo 656 728 107.

Helbide elektronikoa. info@bideobilera.com.

Webgunea. www.bideobilera.com.



 


 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

IRTEERAK

Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.