Edukira joan

Preferentera igota, emaitza historikoa lortu du Artibaik

Futbola

Markinarrek jardunaldi baten faltan lortu dute igoera, Uritarrari etxean jokatu duten azken partidan irabazi eta gero.

larraitz ibaibarriaga eta Eider mugartegi

Barroetak eztanda egin du. Domeka arratsaldean asko zegoen jokoan Markina-Xemeingo zelaian. Etxeko taldeak irabaziz gero, eta Iurretakok galdu, igoera lortuta zegoen. Esan eta izan.

Joko lehiatua

Lorpena lorpen, 90 minutu parekatu jokatu zituzten Artibaik eta Uritarrak. Zein baino zein aritu ziren. 1 eta 0ko markagailuagaz joan ziren aldageletara. Bigarren zatian ailegatu zen bisitarien berdinketa. «Urduri» ibili ziren ordundik aurrera etxekoak. Azkenean, ailegatu zen esperotako garaipenaren gola. 2 eta 1ekoa igo zen markagailura partida amaitzeko minutu gutxi falta zirenean.

Harmailak mutilekin

Igoera jokoan egonda, eta denboraldiko etxeko azkenengo norgehiagoka izanda, bete egin ziren harmailak. Animoz bete ere. Partidaren amaieran, hori eskertu nahi izan zieten jokalariek zaletuei. «Pozaren pozez» zelai erdira atera eta aurretik jaso zituzten txaloak bueltatu zizkien ikusleei, «eskerrak emanaz».

Kadeteak txapeldun

20 eta 0. Emaitza horixe lortu dute Artibaiko kadeteek asteburuan. Hori ez eze, euren mailako txapela ere eskuratu dute. Txapeldunen txapeldun izateko etxean eta kanpoan partida bina jokatzea falta zaie orain, beste taldeetako lehenengoen kontra. Ezin hobeto jokatu dute denboraldi osoan. Sei puntuk egin die ihes bakarrik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

MUSIKA KONTZERTUA

SANTA ZEZILIA EGUNEKO KONTZERTUA
MARKINA-XEMEIN, Kontzekupean - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.