
Patxi Juaristik 'Gerra Zibila, jendea da hila' aurkeztu du
Markina-Xemein
Uhagon kulturgunea aukeratu du markinarrak herritarren aurrean liburua aurkezteko.
edurne burgaña
Patxi Juaristi markinarrak, Gerra Zibila, jendea da hila liburua aurkeztu zuen atzo, Uhagon kulturgunean. «Gutxi dakigu 36ko gerran gertatu zenaz, aititek-eta kontatutako istorioak soilik. Orduan bizi izandako samina erakutsi nahi izan dut», adierazi zion Juaristik aurkezpenean batutako herritar multzo handiari.
Espainiako gerra «aldaketerako giltza» izan da Juaristirentzat: «Garrantzitsua iruditzen zitzaidan hori ezagutzeko liburua egitea». Markina-Xemeinen 36ko gerran gertatutakoa kontatu du Gerra Zibila, jende da hila liburuan: «Erraz ulertzekoa da, herriko edonorentzako modukoa. Euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duenak edo hamar urteko ume batek eskolan irakurtzeko modukoa».
Memoria historikoa garrantzitsua dela dio Juaristik: «Gure identitatea zein den jakiteko eta etorkizunari aurre egiteko beharrezkoa da», esan zien herritarrei. Espainiako gerran herrian gertatukoaren azalpena eman zien argazkiekin, eta bide batez, proposamena egin: «Hiru urte barru 75. urteurrena izango da, eta polita litzateke omenaldia egitea...».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
DEIALDIAK
Marmitako jana
BERRIATUA, Laka Erdi sagardotegian - 2008-09-29
DEIALDIAK
Andaluziara bidaia
LEKEITIO, Lekeitio - 2008-10-09
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.