Edukira joan

Naturaren zirrara dakar Hiruharrik

Kultura

Alberto Grau venezuelar musikari ospetsuaren 'Opereta Ekologikoan' oinarrituko da ekainaren 6an eta 7an egingo duten ikuskizuna.

eider mugartegi

Alberto Grau musikari venezuelar ospetsuaren Opereta Ekologikoa izango da aurten zortzigarren urtea beteko duen Hiruharri ikuskizunaren oinarria. Ekainaren 6an eta 7an, naturaren edertasun zirraragarrienean murgilduko da Arretxinagako baseliza.

Hasi zenetik, musika eta irudiak uztartzen dituen Hiruharri ikuskizuna berezia izan bada ere, aurten, ikusleak txunditzeko asmoa daukate ekitaldiaren antolatzaileak diren Agusnatekoek. Ondarroako Unanue Kamara Koralak abestuko du Alberto Grauren opereta, eta Markina-Xemeingo Tinbal Eroek ipiniko dute musika. Saioko zati batzuetan talde biek batera jardungo dute, eta beste batzuetan bakarka. Horren desberdinak diren talde horien doinuek aparteko giroa eskainiko dute, «naturak modura, indarra eta goxotasuna nahastuz».

Alberto Grauren Opereta Ekologikoa lau zatitan banatzen da: haizea, erreka, itsasoa eta zuhaitza. «Ohikoak ez diren gai horiek eta beste kanta batzuk eskainiko dituzte Unanue Kamara Koralak eta Tinbal Eroek: esate baterako, Saharako edo Amazonaseko tribu indigenen kantak, erritmo handikoak», azaldu du Agustin Arrieta Agusnat kultur elkarteko kideak.

Ondarroako Unanue Kamara Korala 1988. urtean sortu zen beste abesbatza batzuetako ¬Pozkario eta Etorkizuna¬ abeslariekin. Urteekin, abesbatza horrek Ezkilantxarri izena Unanue Kamara Koralagatik aldatu zuen, Pedro Maria Unanue musika eskola eta ondarrutar tenore ospetsuaren izena hartuz. Lehen eta orain, Unanue Kamara Koraleko partaideek gauza bat dute amankomunean: «Kantatzeko zaletasuna eta grina eta euren inguruneari ¬Ondarroako herriari eta Lea-Artibai eskualdeari¬ kalitateko musika saioak eskaintzeko konpromisoa». 1997an, Yolanda Loirak zuzendaritza utzi, eta harrez gero, Estibalitz Arrizabalagaren zuzendaritzapean dihardute. Gaur egun, hogei lagunek osatzen dute korala.

Argazkiak harrietan

Markina-Xemeingo Tinbal Eroakek urte gutxiago daroan arren, taldekideek ilusio handiagaz dihardute beharrean, eta tinbalen musika indartsua gehituko diote ikus-entzunezko ekitaldiari.

Bestalde, zazpi argazkilariren irudiak proiektatuko dituzte aurten Arretxinagako hiru harri handietan: Borja Movellan, Carlos Esteban Egurrola, Manu Rey Fernandez, Mikel Alonso, Mikel Arrazola, Jon Imanol Aragon eta Yolanda Eizagirre ondarrutarraren lanak. Guztira, natura protagonista den 500 argazki inguru ikusiko dira musikaren laguntzagaz. Guzti hori, giro berezi batean, Arretxinagako baseliza itxuraldatu egingo dute-eta ikuskizun egunerako.

Sarrerak salgai

22:30ean hasiko da emanaldia. Ordu horretan ateak itxiko dituzte, eta ez dute sartzen utziko. 22:00etarako bertan egotea gomendatu dute antolatzaileek. «Iaz jendea kanpoan geratu zen», gogoratu dute. 200 lagunentzako lekua besterik egongo ez denez, sarrerak lehenbailehen erostea ere aholkatu dute. Markina-Xemeingo udaletxean eta Ondarroako Klik-Klak dendan daude salgai.

 

fitxa



Musika. Ondarroako Unanue Kamara Korala eta Markina-Xemeingo Tinbal Eroak.

Irudiak. Borja Movellan, Carlos Esteban Egurrola, Manu Rey Fernandez, Mikel Alonso, Mikel Arrazola, Jon Imanol Aragon eta Yolanda Eizagirre.

Ekoizlea. Agusnat.

Babeslea. Markina-Xemeingo Udala.

Laguntzailea. Parques y Jardines de Abadiano.

Iraupena. 1 h 20 min.

Lekua. Arratxinagako baseliza.

Ordua. 22:30ean (22:00etarako joatea gomendatu dute antolatzaileek).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.