Edukira joan

Aritz Urresti ondarrutarrak oilarragaz egindako pintxoak bigarren egin du

Kultura

Euskal Herriko hamahiru sukaldari bildu dira Itsasaurren; lehiaketaren maila ona nabarmendu dute epaileek.

larraitz ibaibarriaga

Hamahiru gutiziaz bete da ordu batzuez Itsasaurre, «usain eta zapore goxoz», 6. Euskal Herriko Arrain Pintxo Lehiaketa tarteko.

Herenegun, 18:00etan hasi ziren «saltsan» hango eta hemengo sukaldariak, horrelako ekimenean «parte hartzeak ematen duen pozagaz». Osagaiak hara eta hona, 20:05ean aurkeztu zioten epaimahaiari azkenengo pintxoa.

Hainbat minutuan bata eta bestea probatu ostean, Barakaldoko Ines Lagas de la Peñari eman zioten epaimahaikideek garaipena izozkia oinarri hartuta prestatu zuen pintxoagatik. Eta plater irabazlea ez eze, hurrengo bi pintxo onenak zeintzuk ziren ere argi eduki zuten epaileek. Pantxo Bedialauneta izan zen epaimahaia osatu zuenetako bat, eta berak adierazi duenez, epaile guztiak bat etorri ziren lehenengo hiru pintxo aukeratzean.

Esperientzia osagairik osagai

Puntuak gora, puntuak behera, bigarren pintxorik onena ondarrutar batek prestatutakoa izan zen: oilarra oinarritzat hartuta, Aritz Urrestik egindakoa.

Epaileek hartutako erabakiaren berri eman aurretik ere, baina, igarri-igarria zen bertokoen parte-hartzea. Herriko tabernak ordezkatzen zituztenez gain, Bilbotik etorritako ondarrutarrik ere ez zen falta, plater goxoa prestatuaz «familia eta lagunak ikusteko aitzakia hartuta», Ander Agirre kasu. Horrelako lehiaketa batera aurkezten zen lehenengo aldia zuen Agirrek, eta «gogotsu jardun zuen beharrean». Legatz raviolia prestatu zuen, eta hari laguntzeko Ferran Adriak asmatutako teknikagaz, perretxiko puxtarriak.

Irabazi ala ez, guztiak zetozen bat gauza batean: «Esperientziak trukatzeko eta esperientzia irabazteko hitzordua da gaurkoa, gehien gustatzen zaiguna egiten». Iritzi bera azaldu zuten epaileek ere herenegun karpan ikusitakoaren gainean: 6. Euskal Herriko Arrain Pintxo Lehiaketa maila altukoa izan dela.



 


expovacaciones-en egon da bedialauneta lea-artibai «saltzen»



Barakaldoko BECen eduki zuen hitzordua Pantxo Bedialauneta ondarrutar sukaldariak atzo. Berari egokitu zitzaion Lea-Artibaiko turismo eskaintzak azokan bildutakoen eskura ipintzea, Bizkaia Kostako postuan. Hartara, eskualdeko itsaso zein lurreko produktuekin egindako pintxo bi prestatu zituen eguerdi partean, bisitariek probatzeko. Expovacaciones azoka domekara arte dago zabalik.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.