Edukira joan

'Bizitasunez bizitzen' loari buruz berbetan hasiko dute

Gizartea

55 urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa da; jarduera fisiko eta mentala landuko dituzte, besteak beste.

edurne burgaña

Lekeitioko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak Bizitzen Fundazioagaz elkarlanean, Bizitasunez Bizitzen programa ipini du martxan. Bigarren aldia da. Astelehenean hasiko dira Ondo lo egin izeneko tailerragaz. Madrilgo Kutxako Gizarte Zerbitzuak diruz lagundutako programa da, eta doakoa da. 55 urtetik gorako gizon eta emakumeei zahartzaro aktiboa bultzatzea da helburua.

Programak parte bi edukiko ditu: lehena uda aurretik egingo dute, eta bigarrena irailean hasi eta hurrengo urteko otsailera arte luzatuko da.

Asteleheneko Ondo lo egin tailerrean lau saio egingo dituzte, ordu eta erdikoa bakoitza, eta adin batetik aurrera lo gutxiago zergatik egiten den azaltzeagaz batera, loaldiaren eta loaren inguruko ohiturak hobetzen ikasi ahalko dute parte hartzen dutenek.

Horren atzetik hiru saio etorriko dira: hilaren 26an, ekainaren 2an eta 9an.

Emakumeek bizi dituzten sindromeak lantzen

Bigarren zatia irailean hasiko dute, eta hiru fasetan banatuta egongo da: Prestakuntza tailerra, Gorputza martxan eta Burua martxan.

Prestakuntza tailerra deitutakoan, aktiboki eta bizitasunez bizitzen ikasteko informazioa emango dute: txizari eusten ikasteko tailerra egingo dute hasteko, eta 55 urtetik gorako emakumeek sufritzen dituzten sindromeei buruzko tailerra egingo dute gero: amuma esklaboaren sindromea, emakume jagolearen sindromea eta senar erretiratuaren sindromea lantzeko .

Tailer bakar batera joateko aukera

Gorputza martxan tailerrean, indarra, oreka, artikulazioen mugikortasuna eta psikomotrizitatea moduko arloak lantzeko ariketak egingo dituzte.

Amaitzeko, Burua martxan tailerrean, arlo kognitiboak landuko dituzte, memoria, kontzentrazioa eta kalkulua moduko gaitasunak ahalik eta luzaroen mantendu ahal izateko.

Psikologoak eta gerontologoak izango dira programaren arduradunak, eta parte-hartzaile bakoitzak interes gehien daukan tailerrean hartu ahalko du parte. Ez dagoela zertan guztietara joan beharrik jakitera eman dute antolatzaileek.

Tailerrak Eusebio Erkiaga Kultur Etxean egingo dituzte. Parte hartu nahi duten 55 urtetik gorako herritarrek 94-603 41 00 telefono zenbakira deitu edota udaletxean Gizarte Ongizate Sailagatik galdetu besterik ez dute egin behar.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.