
Atentatua salatzeko dozenaka lagun batu dira udaletxe aurreetan
Politika
EUDELek deitutako elkarretaratzeak egin dituzte Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan.
iRAti urberuaga
ETAren azken atentatua salatzeko hainbat lagunek irten zuten kalera atzo, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) egindako deidaldiari erantzunez. Markina-Xemeinen, Mutrikun, Lekeition eta Ondarroan udaletxe aurreetan batu ziren, 12:00etan.
Pankarta barik eta isilean salatu zuten ETAk herenegun egindako atentatua. Legutioko kuartelean ipinitako auto-bonba bat lehertarazi eta guardia zibil bat hil zuen, Juan Manuel Piñuel, eta beste lau zauritu.
«Euskal gizartearen kontra»
EUDELek, atentatua gaitzesteagaz batera, «hiltzaile batzuek ideien eta demokraziaren gainean daukaten intolerantzia» salatu nahi izan zuen kontzentrazioen bidez. Bere ustez, «herritarren kontrako atentatua egiten duenak euskal gizartearen kontrako atentatua egiten du».
EUDELen esanetan, gizartea anitza dela onartzen duenak baino ezin dira onartu demokrazian. «Gurea moduko gizartea aberasten duten aukera politiko, sozial eta kultural guztiak aintzat hartzen dituztenak», zehaztu dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
KULTURA
I. Literatura Lehiaketako sari banaketa
MENDEXA, Mendexako elizan - 2008-10-07
IKASTAROA
Euskal dantzen ikastaroa
MENDEXA, Mendexako frontoian - 2008-10-07
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.