Edukira joan

Kalean dago sagardo ekologikoa

Ekonomia

Urrian, azukre asko zuten eta oraindik gogor zeuden 3.300 kilo sagar batu ostean, sagardo ekologikoa egin du LANEKOk.

asier alkorta

1997an abala lortu eta sagardo ekologikoa ekoizteko sistema martxan ipini ondoren, aurten, LANEKOk (Lea-Artibaiko Nekazarien Kooperatiba) sagardo ekologikoa ekoiztu eta salgai jarri du. Sagar gaziak eta gozoak erabiliz, «betiko usain, zapore eta kolorea» duen sagardoa era naturalean ekoiztea lortu du kooperatibak.

Duela hamaika urte eskuratu zuen LANEKOk sagardo ekologikoa egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzak eman behar duen baimena. Ordutik hona, lehengai egokiak bildu eta ekoizpen sistema egoki bat prestatzen ibili dira kooperatibako beharginak. «Ez da erraza izan sasoi egokian jaso eta kalitate maila handia duten sagarrak biltzea, baina azkenean lortu dugu».

2.100 litro sagardo

Kooperatibako bazkide baten ahaleginari esker, azukre gehien duten eta oraindik gogor dauden gutxiengo sagar kopurua biltzea lortu du LANEKOk, eta bereziki, sagardo ekologikoa egiteko prestatutako sistema baten bidez, sagardo ekologikoa ekoizteari ekin zioten 2007-2008ko kanpainan.

LANEKOko kudeatzaile Aitor Intxaurragaren esanetan, zaporeari dagokionez, kontsumitzaileek ohiko sagardoa eta sagardo ekologikoa ezingo dute bereiztu: «Berdin antzekoak dira, hori bai, ekologikoa hobeto kontserbatzen da». 3.300 sagar kilo erabiliz, 2.100 litro sagardo egitea lortu du kooperatiba horrek. «Ekoizpen kantitatea txikia bada ere, kalitatea ona da».

Urriaren 14an eta 15ean bildutako sagarren fruitua da Leartibai markarekin eta Eusko Jaurlaritzako zigilu ofizialagaz banatuko duten sagardo ekologikoa. «Kontrol zehatza izan du sagardo ekologikoak prozesu osoan zehar; Jaurlaritzak ere bere kontrolak egin ditu, gero, guk egindako sagardoari produktu ekologikoek eroaten duten zigilua ipintzeko».

Gauzak horrela, atzotik Leartibai sagardo ekologikoa salgai dago dendetan. «Prezioa zertxobait altxatu da , ekoizten dugun kantitatea txikia delako». Ohiko sagardoak 1,80 euro balio baditu, ekologikoak 2 euro balioko ditu, gutxi gorabehera. Aurrerantzean ere produktu horregaz beharrean jarraitzeko asmoa erakutsi nahi izan du LANEKOk.

 

«Nekazaritza ekologikoaren aldeko apostua egin dugu»

jon lezama ð- LANEKO-ko kidea

a. alkorta



Ondo ezagutzen du Jon Lezamak (Gernika-Lumo, 1959) sagardo ekologikoa egiteko prozesua; hurbiletik bizi izan du, eta produktuaren aurkezpen egunean, pozik agertu da lortutako emaitzagaz.

Zerk bultzatu zintuzten sagardo ekologikoa ekoiztera?

Nekazaritza ekologikoaren aldeko apostua izan da produktu hori. Egiten ditugun beste produktu ekologikoekin batera, gure eskaintza zabaldu nahi izan dugu.

Noraino komertzializatuko duzue produktua?

Euskal Herri mailan produktu ekologikoak bilatzen dituztenengana ailegatu nahi dugu. Orokorrean, ostera, ahal dugun leku guztietara heltzea espero dugu.

Begiak itxita edanez gero, ekologikoa eta ohikoa ezberdintzeko gai izango zinateke?

Ez nintzen gai izango. Enologoek, aldiz, nabarituko dute.

Asko kostatako lana izan da, ezta?

Aurretik ere saiatu izan gara sagardo ekologikoa ekoizten, baina ez da guk uste bezala geratu. Oraingoan, lortu dugu.

Zer sentitu zenuen sagardo ekologikoaren botila lehen aldiz eskuartean hartu zenuenean?

Ilusio handia.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

IRTEERAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.