Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2008ko irailak 8, Astelehena

Harpidetu zaitez!

Atxukale Txirrindu Taldeak 100 parte-hartzailetik gora espero ditu etziko lasterketan

Mutriku

Lasterketak 90 kilometroko luzera dauka eta, ohitura izaten den bezala, herrian hasi eta herrian bukatuko da.

garbiñe garagarza

Atxukale Txirrindu Taldeak antolatutako lasterketa jokatuko da hogeita seigarrenez, etzi. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 100dik gora txirrindulari etortzea espero dute.

Herrian jokatuko den lasterketak junior mailako ziklistak batuko ditu. Taldeko zuzendari Benito Romerok Gipuzkoan maila horretako beste lehiarik ez egoteak parte-hartze mailan zerikusia izan duela azaldu du. «Horrekin batera, beste probintzietako taldeak animatuko balira, 120 parte-hartzaileren kopurua gainditzekotan ibiliko ginateke». Etzirako prestatu duten ibilbideak 90 kilometro ditu: Mutrikutik irten eta Osintxura egingo dute ziklistek lehenik, eta ondoren, bi aldiz igo beharko dute Kalbarioko gaina.

Osinalde gogoan

Atxukale Txirrindu Taldeak Estanis Osinalde zena gogoan eduki nahi izan du. Hori dela eta, lasterketa haren izenean egingo dute: Osinalde memoriala.

Romerok herriko alkate zenaren prestutasuna nabarmendu nahi izan du lasterketa bere omenez egiteko arrazoien artean. «Beti zegoen prest laguntzeko. Ezin bazuen aurrez abisatzen zuen, baina hurrengorako berari deitzeko esaten zigun, beti». Epaileak autoan hartuta, lasterketari jarraika ibiltzen zen Osinalde «lasterketaren antolatzaileei laguntza ederra emanez». Alkatetza bere esku egon zen denboran, sari banaketa ere beregain hartzen zuela gogoratu du Romerok. «Haren hutsunea nabarituko dugu».

Estanis Osinalderekin batera, Jabier Ezenarro mendaroarra ere gogoan edukiko du Atxukale Txirrindu Taldeak etziko lasterketan. Ezenarrok lotura handia eduki zuen txirrindularitza munduarekin orokorrean, baina Atxukale Txirrindu Taldearekin izandako harremana berezia izan zen, inondik inora. «Bere seme Jurdan ere gurekin aritu zen taldean», adierazi du Romerok.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.