Edukira joan

Txarto aparkatutako ibilgailuengan handitu egingo dute kontrola

Markina-Xemein

Herrigunera ez eze auzoetara ere zabalduko dute zaintza; trafikora bideratuko dituzte isunak.

leire akarregi

Txarto aparkatutako ibilgailuengan kontrol zorrotzagoa ipiniko dutela jakitera eman du Udalak. Herrigunean zein auzoetan bizi diren herritarrei eman die abisu, bando bitartez.

Izan ere, horixe berori dauka helburu Udalak: ibilgailuek, batez ere, autoek, ondo aparkatzea, ezelako oztopo eta eragozpenik ez egoteko.

Arazorik nabarmenenak herrigunean txarto aparkatzen dituzten ibilgailuek eragiten badituzte ere, hemendik aurrera¬hilaren 19tik aurrera zehaztu du Udalak¬ Udaltzaingoak auzoetako autoengan ere kontrol handiagoa egingo duela ohartarazi dute.

Debekatutako lekuak

Orain arte modura, debekatuta egongo da espaloietan, ezinduen aparkalekuetan zein oinezkoen guneetan aparkatzea, eta horrela eginez gero 90 eurotik gorako isuna jaso dezakete ibilgailuen jabeek. Udaltzaingoak trafikora bideratuko ditu isun guztiak, eta harek zehaztuko du, kasuan kasu, ordaindu beharreko kopurua.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.