
Bizi eredu hobe baten alde hartuko ditu kaleak OGAk
Gizartea
Zapatu baten faltan, birako prestatu du asanbladak egitaraua; Gaztetxearen urteurren ospakizunak hurrean dira.
larraitz ibaibarriaga
Parte-hartzea bilatuko du Ondarroako Gazte Asanbladak (OGA) datozen zapatu bietarako prestatu dituen ekimenetan. Bateko eta besteko hitzorduetan aldarrikapenari egingo diote tartea. Ordu gutxiren faltan, azken ikutuak ematen dabiltza.
Arrantzaren defentsa
Gaztetxearen urteurrena (13+5) maiatzaren 17an betetzen bada ere, astebete atzeratu dituzte ospakizunok Antxoa Egunagaz bat ez egiteko. Hartara, zapatuko jai eta aldarri egunaren harira antolatu dituzte ekimenak «eskaerak kalera ateratzeko». Hori horrela, Antxoa Egunean arrantzale janzteko deia egin du OGAk.
Eta urdin jantzita, ez da faltako ondo pasatzeko tarterik. Gazteek kaleak hartuko dituzte eguneko lehenengo hitzorduan. Arratsalderako antxoaren enterrua dakarte, 18:00etan. Zubi Zaharrak hartuko du gertaera, eta handixerik egingo dute irakurketa, «antxoaren egoera ez eze, arrantzarena berarena» salatu eta irtenbideak bilatzearen garrantzia nabarmenduta.
13+5 ez dira hamazortzi
Maiatzaren 24an Beste era batera nahi dugu bizi leloaren inguruan ospatuko du asanbladak oraingo Gaztetxearen bosgarren urteurrena. «Gaur egungo sistema kapitalistaren aurrean, gizarte justuago, parekatuago eta duinago baten alde» elkartuko dira, Kantoipe errebuelta agertoki bihurtuta.
Goiz partean umeentzako gunea muntatuko dute. Ausartenak, bien bitartean, rappelaren praktikan ibili ahalko dira. Eta guzti-guztiek Radixu Irratiak eskainiko duen irratsaio berezia edukiko dute entzungai, ordu bian, «elkarrizketa esanguratsurik faltako ez den saioan». Zuzeneko emanaldia «zuzen-zuzenean» entzungo da, bozgorailuen laguntzagaz.
Bertso bazkariak hartuko du Gaztetxea «iritziak trukatzeko» minutuetan. Bazkari txartelak saltzen daude honezgero, 4 euroren truke, Kulixkan, Anaitasunan eta Mamun.
Gaueko kontzertuaren aurrekariak izango dira guztiak.
ekimenak
Maiatzak 17
Eguerdian.Kalejira.
18:00.Antxoaren enterrua.
19:00.Los impecables eta Qualitxoren kontzertua Gaztetxean.
Maiatzak 24
12:00.Kantoipe errebueltan hanka palo ikastaroa, rappela, txorizo jana, sagardo edana eta malabarak egongo dira. Umeen jolas gunea, Txirrimorraskigaz.
12:00-14:00.Irratsaio berezia Radixu Irratian.
Eguerdian.Bertso bazkaria.
Ondoren.Triki poteoa.
21:30.Jonny Gerriwelt, Ultima sacudida, Overdose TV eta Halbstarke Gaztetxean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
DEIALDIAK
Marmitako jana
BERRIATUA, Laka Erdi sagardotegian - 2008-09-29
IRTEERAK
Ermitarik ermita III. Mendi martxa
AULESTI, Aulestin - 2008-10-08
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.