Edukira joan

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute

Euskara

Lea-ArtiBAI Euskararik eguneroko zereginak euskaraz egitera animatu ditu herritarrak, «eskubidea delako».

irAti urberuaga

Beste behin ere errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Lea-ArtiBAI Euskararik. Euskaraz egitea eskubidea dela gogoratu du, eta eguneroko eginbeharrak hizkuntza horretan egitera animatu ditu herritarrak.

«Banketxeko eta aholkularitzako gauzak euskaraz egiteak beldurra ematen die oraindik ere askori», esan dute. Baina beldurra alde batera utzi, eta gauzak berdin-berdin egin ahal direla esan dute. «Euskara ez da bakarrik folklorerako hizkuntza, administrazioan ere berdin-berdin da erabilgarria», azaldu dute. Euskaraz egiteagatik ez dela gehiago ordaindu behar argitu nahi izan dute. «Aitorpena euskaraz egin arren, kobratzea tokatuz gero ere kopuru bera hartzen dela sartu behar zaio jendeari buruan».

Erraztasunak

Gaur egun, banketxe eta aholkularitza gehienek euskaraz egiteko erraztasuna ematen dutela azaldu dute. «Badaude kasu batzuk euskaraz egindako aitorpenaren agiriak kanpora bidaltzen dituztenak, baina orokorrean ez da horrela izaten».

Aholkularitza askok urteetan gazteleraz egiteko ohitura eduki dute. «Batzuei asko kostatu zaie aldatzea, baina azken urteetan nabarmen egin du hobera. Euskaraz egin daiteke gehienetan».

Datuek ere hala diote. Lea-ArtiBAI Euskararik emandakoen arabera, Markina-Xemeinen eta Ondarroan gora egin du urterik urte euskaraz egindako aitorpen kopuruak.

 

ondarroan euskaraz egindakoak



Eragilea 2004 2005 2006 2007

Agirre aholk. - 72 (%66) 122 (%62) 99 (%56)

Felix aholk. - 56 (%44) 82 (%64,5) 126 (%83,5)

Lagunkor aholk. - 92 (%70) 147 (%84) 132 (%81)

Torrealday aholk. %5 %50 172 (%43,9) %65

BBVA - %70 71 (%33,33) 153 (%73)

Bankinter - 29 (%85) 21 (%95,5) -

Baserritarren kutxa - 119 (%80) 102 (%74) %75

BBK %51 %58 %68 %60

Euskadiko kutxa - 229 (%61,4) %56,27 115 (%65,5)

Mutua General Seguros - %98 %90 %90 ahoz-%30 idatziz



 

markina-xemeinen euskaraz egindakoak



Eragilea 2004 2005 2006 2007

BBK 269 (%60,4) 336 (%67) 336 (%67) 280 (%63,5)

BBVA - %15 30 (%14,28) daturik ez

Iparkutxa %83 %85 %75 %80

BSCH - 8 (%14) 10 (%16,12) %20

Euskadiko kutxa 525 (%64) 600 (%73) 730 (%86,91) daturik ez

La Caixa 0 12 (%15) 24 (%28,23) 47 (%46)

Ilure 10 (%3,3) 120 (%40) 300 (%75) 400 (%83,3)

Julen Martiartu %75 %95 %90 323 (%85)

Urkigest, SL %50 %65 %45 403 (%68,65)

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.