Edukira joan

Intxorta SAren itxierak ekar ditzakeen ondorioengatik kezka agertu du LABek

Ekonomia

'Kalamendi' eta 'Intxorta Mendi'-ren jabeei eta Arrantza Sailari «erantzukizun eza» eta «utzikeria» egotzi die.

larraitz ibaibarriaga

Bertoko ontziteria osoa mantentzearen aldeko apustua egiten segitzen du LABek. Hori horrela, deslokalizazioaren aurka, Euskal Herritik kanpo ontzirik ez saltzeko eskaria egin die ontzi jabeei eta Eusko Jaurlaritzari.

Eskaria Ondarroako Intxorta SA arrantza enpresak eragindako «egoera larriari» lotuta dakar sindikatuak. Izan ere, euren berbetan, Intxorta Mendi eta Kalamendi alturako itsasontziak akziodunen eta familia eta ekonomia interesengatik daude urtebetean Ondarroako portuan amarratuta, eta «enpresaren beraren ixtea ere arrazoi berari dago lotuta».

Ondorio latzak arrantzarentzat

Intxorta SAk arrantza ontzietako bat kanpora saltzeko daukan asmoaren aurrean, kezka erakutsi du LABek, horrek Euskal Herriko arrantza sektorean eta Ondarroa lako herri batean sor ditzakeen ondorio «larriengatik». Hartara, beste portu batzuetara itsasontziak saltzeagaz batera, etorkizunerako arrantzarako lizentziak ere saltzen ari direla nabarmendu dute: «Euskal Herria arrantzarako lizentziarik eta itsasontzi barik ari da geratzen alturako arrantzan, eta itsasontzi barik eta arrantza ekintzarako errolda barik baxurako sektorean».

Horrez guztiaz gainera, «orain kanpoko portu batera saltzekoak diren ontziak» Eusko Jaurlaritzaren Arrantza Sailetik jasotako diru publikoaren laguntzagaz egindakoak direla azaldu du LABek. Eta horren harira, enpresa jabeei eta Arrantza Sailari «utzikeria» egotzi die, «erantzukizun ezagatik». Horri lotuta, Gasteizko Gobernuari daukaten erantzukizuna onartzea eskatu diote sindikatukoek «ondorio guztiekin», eta hori ez eze, arrantza flota mantentzeko behar diren bitartekoak ipintzeko, «beste industria sektore batzuetan egin duen legez».

Eskulan barik etorkizunik ez

LABen esanetan, belaunaldi berriak itsasora joatea nahi bada, lan baldintza duinak eskaini behar zaizkie. Izan ere, azken urteetan oso gutxi dira arrantzara doazen gazteak, «motibaziorik ez eta sektorearen egoera gero eta txarragoa» delako. Arrantza etorkizuneko lanbidea izateko, hortaz, «Jaurlaritzak behin-behinean hartzen dituen erabakien eta anbiguotasun politikaren aurrean», benetako arrantza politika bultzatu beharra aldarrikatzen dute, sektorearen biziraupena bultzatuko duena.

Horregaz batera, jarduera erroldak eta lizentziak herriaren esku geratzearen aldeko apustua egingo du sindikatuak, Kofradia eta OOPPak kudeatuta, bai eta komertzializazioaren aldeko programaren aldeko apustua ere.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

MUSIKA KONTZERTUA

SANTA ZEZILIA EGUNEKO KONTZERTUA
MARKINA-XEMEIN, Kontzekupean - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.