Edukira joan

23 urte azpikoetan lehen postua lortu dute Garatek eta Arrillagak

Kirola

Kadeteen mailan ere, lehenen egin dute taldeko neska-mutilek; juniorretan, bigarrena ekarri dute.

edurne burgaña

Seigarrenez egin da Sopelako Duatloia. Aurten, 280 atletek eman dute izena, eta 231k amaitu dute egin beharrekoa. Tartean, Garraitz Kirol Taldeko hamar atletek parte hartu dute, eta lehen postuak eskuratuta etorri dira etxera.

Ondoko distantziak egin behar izan dituzte kirolariek: korrika 5,6 kilometro, txirrinduan 25 kilometro, eta 2,8 kilometro korrika. Atletek, orokorrean, «maila ona» eman dute. «Ibilbidea gogorra izan da, gehienbat korrika egitekoa. Eguraldi ona egin du, eta haizeak jo badu ere, ez du gogor egin», azpimarratu du Luis Aretxabaleta Garraitzeko arduradunak. «Proba on-ona egin dute. Batek ezik, gainerakoek, proba amaitu dute, eta emaitza onak lortu dituzte», gaineratu du Aretxabaletak.

Izan ere, lehen postua lortu dute Mireia Arrillagak eta Haritz Garatek 23 urte azpikoetan. Markos bernaola, seigarrena izan da. Juniorretan, bigarren egin du Xabier Agirrek, eta kadeteetan, nesken mailan eta mutilenean, lehen geratu dira Goizalde Onaindia eta Ander Okamika.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.