
Basa asko eta giro ederra nagusi Etxebarriko ibilaldi neurtuan
Etxebarria
Iaz baino parte-hartze txikiagoa izan arren, balorazio ona egin dute antolatzaileek; 172 lagunek egin dute ibilbidea.
eider mugartegi
172 lagunek parte hartu zuten domekan Etx kultur Elkarteak antolatutako III. Ibilaldi Neurtuan, horietatik 132 Lea-Artibai eta Mutrikukoak. Basa izan da aurtengo protagonista nagusia.
Parte hartu | Zure mezua bidali Parte hartzeko arauak
Mendian ibiltzeko giro ederra egin zuen domekan. Zerua estalita egon zen arren, euriak eutsi egin zuen, «ibiltzeko egoki-egokia». 08:00etan irten zuten Plaza Barritik ibilbide luzeko 142 mendizaleek. Eskola ondotik zehar, Done Jakue bide inguruetara egin zuten ibiltariek hornidura gunera heltzeko. Ordura arte nahiko ondo, baina Urkaregitik aurrera, estutasunak pasatu zituzten batzuek, aldapari bideko basa batu eta igotzea gogorra egin zitzaien eta. Mendibilera bidean ere, basa asko aurkitu zuten parte-hartzaileek, «putzuak leku guztietan», zenbaiten esanetan. Hala ere, tontorrera helduta, lasai egin zuten beherantz, Barinagara lehenengo eta handik Etxebarrira.
Emozioa azkenera arte
«Batzuk bizkor ibili ziren, hiru ordu eta laurdenetan egin zuten ibilbidea, eta beste guztiak banaka, binaka, hirunaka heltzen joan ziren eguerdiko 14:30 arte», azaldu dute antolatzaileek.
10:00etarako prest zeuden ibilaldi laburreko 30 parte-hartzaileak. Zazpi kilometro egin behar zituzten, eta bolanderak jo bezain laster hasi zuten martxa Basabe errekaren alboan zehar. Ibilbidean bost errekatxo pasatu behar zituzten, eta trebe eutsi zioten erronkari. Bide zidorretatik zein inguru irristakorretatik pasatzeak algara, txirristada eta erorketak eragin zituen, emozioa hasieratik amaierara arte mantenduz.
Balorazio ona
Iazko ibilbide neurtuan baino parte-hartze baxuagoa izan bada ere, antolatzaileak pozik geratu dira egunagaz. «Giro paregabea eta domeka goiz ederra pasatzeko aukera izan dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu ibilaldia antolatzen lagundu duten guztiei, eta zelan ez, parte-hartzaileei», adierazi dute antolatzaileek.
Etx Kultur Elkartekoek hainbat argazki atera zituzten ibilaldian, eta horiek guztiak eskura ipini dituzte ondoko webgunean: www.flickr.com/photos/ibiltariak. Beste alde batetik, hirugarren ibilaldi neurtuko parte-hartzaileen denborak ere ikusgai jarri dituzte kultur taldeak duen blogean: www.blogak.com /etx.
* Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
* Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
* Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
* Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12
IRTEERAK
Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.