Edukira joan

Bizkaiko Txapeldun geratu da Tximista 19 urte azpikoetan

Atletismoa

Taldeka, hirugarren egin du Markina-Xemeingo Atletismo taldeak Eskolarteko Txapelketan.

e. mugartegi

Lekeitioko Tximistak Bizkaiko Txapelketako lehen postua eta Euskadi mailako hirugarren postua lortu ditu taldeka, 19 urte azpikoetan. Markinako Atletismo Taldeak hirugarren egin du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan.

Emaitza onak lortzen dabiltza eskualdeko atletismo taldeak txapelketetan. Tximistak hamalau domina eskuratu zituen zapatuan, Durangon lehiatutako Euskadiko Txapelketan, gazte eta junior mailetan. Gazteak fin ibili ziren bakarka ere. Irabazitako dominetatik lau urrezkoak dira, bost zilarrezkoak eta beste bost brontzezkoak.

Zorrotzan (Bilbo) izan ziren zapatuan Markinako Atletismo Taldeko alebinak. Bost proba egin behar izan zituzten: 2.000 metroko lasterketa, luzera saltoa, pisu jaurtiketa, 60 metroko lasterketa eta erreleboak. Zortzi talde ailegatu ziren zapatuko finalera, eta markinarrak hirugarren geratu ziren sailkapenean.

Hurrengo asteburuan, banakako finalak jokatuko dituzte. Taldea modalitate guztietan sailkatuta dago.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK

Marmitako jana
BERRIATUA, Laka Erdi sagardotegian - 2008-09-29

DEIALDIAK

Elkartasun Eguna
MARKINA-XEMEIN, - 2008-10-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.