
Ondarroako neskak emaitza onekin doaz Bizkaiko finalerantz
Arrauna
Mutiletan, Isuntzakoek hirugarren postua lortu zuten zapatuko estropadan, senior mailan.
asier alkorta
Ondarroako nesken arraun taldeak lehen postua lortu du asteburuan, Ondarroan jokatutako Bizkaiko Trainerillen Ligako final laurdenetan. Mutiletan, Lekeitioko Isuntzakoek hirugarren postua lortu zuten, eta atzetik ondarrutarrak sartu ziren, seigarren postuan.
Zapatuan eta domekan, egun bietan lehiatu dira Bizkaiko Trainerillen Ligako final laurdenak Ondarroan. Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartetik hiru batelek parte hartu zuten; hirurak senior mailan. Ondarroako Antiguako Ama Elkartetik, ostera, bost batelek hartu zuten parte; senior mailan bi eta gazte, misto eta nesketan bana.
Zapatuan egindako neurketetan, Ondarroako neskek bigarren postua lortu zuten; gazteek hamaikagarren postua eskuratu zuten; nagusiek seigarrena; eta talde mistokoek hirugarrena. Isuntzakoek ere hirugarren egin zuten sailkapenean.
Domekako estropada
Domeka bestelako eguna izan zen ondarrutarrentzat. Izan ere, neskek lehen postua lortu zuten. Gainerako guztiek, lekeitiarrak barne, aurreko egunean baino emaitza txarragoak lortu zituzten, Ondarroako talde mistoak izan ezik.
Ondarroako Arraun Elkartekoen esanetan, zapatuan domekan baino eguraldi hobea egiteak emaitzetan eragina eduki zuen. «Zapatuan eguraldia lagun izan genuen. Domekan, ostera, haizea egin zuen, eta horrek olatuak handitu zituen. Ondorioz, emaitzak ere txarragoak izan ziren».
Hala eta ere, egun bietan giro paregabea egon zela esan dute. «Jedea etorri zen estropadak ikustera eta arraunlariak animatzera, eta horrek giro ona sortu zuen bertaratutakoen artean».
Orain, datorren astera begira ipini dira parte-hartzaileak. Izan ere, aste honetako zapatuan eta domekan, Bizkaiko Trainerillen Ligako finalerdia eta finala jokatuko dira Ondarroan. Zapatuan izango da finalerdia eta domekan final handia.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12
DEIALDIAK
Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.