
«Alleri zaintzeko dagoen premiaren aurrean» bat egin dute plataforman
Gizartea
Allerin etxeak egiteko aldatu beharko liratekeen legeak bere horretan lagatzeko eskaria egin die erakundeei.
larraitz ibaibarriaga
Alleri zainddu plataforma sortu da «Alleriko padurak eta inguruak zaindu eta berreskuratzea» hel- buru. Modu horretan, Ondarroako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 500 etxebizitza egiteko egitasmoaren aurrean bat egin dute Ekozainek, Mutriku Natur Taldeak eta Eguzkik, Txirrimorraski, Zoazte eta Ondarroako Gazte Asanbladako kide batzuekin batera.
«Herriarentzako irtenbiderik ez dakarten etxebizitzak»
OGAren iritzian, Allerin egin nahi dituzten etxebizitzok ez dira herriari irtenbidea emateko, Ondarroan biztanlegoa beherantz doala kontuan hartuz gero. Hartara, «etxeak egitea basatikeria denean», beste 500 etxebizitza daudela eraikitzen gogora ekarri dute, Kamiñalde eta Iturribarrikoak tartean. Horren harira, eraikuntza horiek guztiak merkatuko interesen araberakoak direla iritzi diote, «herriko beharrei irtenbide ematekoak izan beharrean».
Allerin etxebizitza sozialak egitea aitzakia hutsa dela gehitu du OGAk, eta eztabaida horrek edozein hirigintza proiektu martxan ipini aurrekoa izan beharko lukeela. «Alleri da Ondarroan geratzen den padura bakarra, eta irtenbidea eman behar zaio».
Uholde arriskuko zonaldea
Horrelako egitasmoa uraren adierazpenentzat oso arriskutsua dela azpimarratu du Ekozainek, are gehiago etxebizitzak erreka bazterretan egiten direnean. «Ura da daukagun baliabiderik garrantzitsuena».
Mutriku Natur Taldeak berba hartuta, Debako paduran eta Allerikoan zelako jarrera ezberdina hartu duten azpimarratu du. «Partikularrek erosi dute Debako lursaila, eta berreskuratu». Hemen, kontran, etxebizitzak nahi dituzte egin.
Asmoak asmo, Alleri uholde arriskuko leku legez sailkatuta dagoela gogora ekarri dute mutrikuarrek, eta han eraiki nahi izanez gero, lehenengo eta behin sailkapen hori kendu beharko luketeela. «Uholdeak egon izanez gero, erre- kak lekua behar du zabaltzeko. Ura hor ez bada ateratzen, arazoa egon daiteke herrigunean».
Amaitzeko, Deban kutxa batek padura berreskuratzeko dirua ipini duen bitartean, Ondarroaren kasuan banketxeak «proiektu txikitzaileen atzean bultzatzaile legez» daudela salatu dute.
Eguzkik berretsi egin du Allerik daukan balioa, eta hortik harantzago, eduki dezakeen balioa, gunea berreskuratuz gero. Hartara, Eusko Jaurlaritzak Lea-Artibai arroa babes zorrotzeko eremua izendatuta daukala gogora ekarri dute taldekideek, «kezkatuta».
Arrazoiak horiek guztiak direla eta, Alleri zainddu plataforma osatzen dutenek Allerin etxeak egin ahal izateko aldatu beharko lituzketen legeak ez aldatzeko eskaria egin die erakundeei, «aho batez».
Plataformagaz bat egin nahi dutenek www.aieri.euskalerria.org helbidean daukate eurekin hartu-emanetan ipintzeko aukera.
2008-05-13
Benga !!! Alleri babestin aldeko kontzertu montakou bertan eta ostabe kakazbeteta lagakou !!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
IKASTAROA
Saltsa ikastaroa
ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04
IKASTAROA
Saltsa ikastaroa
ONDARROA, Egidazu kaia 1ean - 2008-10-06
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.