
Labaien zuzen finalera
Iritzia
Xabier Astigarraga
Betsolaria eta epaimahaikidea
Joan den ostiralean jokatu zen Plazatik Gaztetxera txapelketako lehen kanporaketa Elgoibarko Gaztetxean.
Saioa gaueko 22:30erako aurreikusita bazegoen ere, atzerapen apur batekin hasi zen, Jon Katalo gai jartzailearen gidaritzapean. Ederki bete zuen bere lana Katalok, gaiak ondo azalduz eta saioa naturaltasunez gidatuz.
Afaltzen elkartu ziren eta saioa entzutera hurbildu ziren bertsozaleei esker, giro polita zegoen Elgoibarko Gaztetxean. Bertsotarako leku aproposa ezbairik gabe.
Bertsolariei dagokienez, txispa handirik gabe aritu zirela esan behar; tarteka ideia distiratsu edo erantzun dotoreak izan baziren ere.
Ofiziokako lanetan aritu ziren egokien bertsolariak, eta bertan Jokin Labayen arrasatearra eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra nabarmendu ziren. Lehenengoa erantzuten erakutsi zuen erregulartasunagatik eta bigarrena bere ideia originalak bertsotara modu dotorean eramateagatik.
Nabarmentzekoa Hodei Iruretagoiena zarauztarrak eta Xabat-ek koplatan eginiko saioa. Erantzuna arrazoiari lotuz eta umore puntua gehituz saio borobila egin baizuten, saioko gogoangarriena. Galletebeitia bakarkakoan ezinean aritu zen, ordea, eta behera egin zuen.
Aipagarria Egoitz Alkorta mutrikuarrak erakutsi zuen erregulartasuna ere. Bertsoak goitik behera ederki osatu zituen, baina ideia fresko falta nabaritu zitzaion.
Bestetik, Maialen Velarde eta Maddi Gallastegi zumaiarrek, euren onenean aritu ez arren, entzulea harrapatzeko gaitasuna erakutsi zuten.
Aurtengo Plazatik Gaztetxerako berritasuna, saioko irabazlea aukeratzeko orduan etorri zen. Epaileek emandako epaiaz gain, entzuleak bertsolari gogokoena aukeratuz norbere bozka eman behar izan zuen.
Entzuleek aukeratutakoa (Hodei Iruretagoiena) eta epaileen epaiak zioena (Jokin Labaien) bat ez zetorrenez, buruz-burukoa jokatu zuten hamarreko txikian, ofizioka.
Azken saio horretan Jokin gailendu zen, eta bide batez, Mutrikuko Gaztetxean jokatuko den finalerako txartela lortu zuen.
Ikusleek zeresana edukiko dute Plazatik Gaztetxerako finalistak aukeratzerakoan
Kultura
Jokin Labaienek lortu du finalerako lehen txartela; Egoitz Alkorta mutrikuarra hirugarren postuan gelditu da.
garbiñe garagarza
elgoibarko kanporaketako sailkapena
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
IKASTAROA
Dantza Garaikide ikastaro trinkoa
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunea - 2008-10-10
JAIA
IJUIKE Egune - Urriak 12
AULESTI, Aulesti - 2008-10-12
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.