
Maiatzaren 17an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin du AAMk
Politika
Amnistiaren Aldeko Mugimendua inoiz ez dela desagertuko esan dute; «egongo da besterik lekukoa hartzeko».
asier alkorta
Euskal Herriarentzat amnistia eta autodeterminazioa aldarrikatzeko eta, orokorrean, «Euskal Herriaren etorkizunaren alde egiteko», maiatzaren 17an, Bilbon, Euskal Herriak askatasuna behar du lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Lea-Artibaiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Espainiako eta Frantziako estatuen «inposizio politikoei eta militarrei» aurre egiteko asmoz, Lea-Artibaiko ehun herritar inguru batu ziren atzo, Markina-Xemeingo udaletxe zaharraren aterpean. «Amnistiaren alde eta errepresioaren aurka» preso ohiek, presoen senideek eta zenbait herritarrek bat egin zuten. Kantu eta bertsoz osatutako ekitaldi xume baten bidez, «Euskal Herriak jasaten duen egoeraren ikuspegi orokorra» eman nahi izan zuten.
«Ilegalizazioak, espetxe zigorrak, atxiloketak... Azken hamarkadetako euskal preso politikoen kopururik handiena daukagu gaur egun». Egoera horren aurrean, AAMk euskal herritarrei urratzen zaizkien eskubideak defendatzen jarraituko duela azaldu zuten. «Herritarron eskubide zibil eta politikoen alde borrokatzen jarraituko dugu. Nazio honen eskubideen defentsa bermatuko dugu».
Gertaera guztien aurrean, estatuek «herritar askok osatzen duten mugimendua» desagerrarazterik ez dutela lortuko gaineratu zuten. «Guri edozer egingo digute, baina egongo da lekukoa hartu eta aurrera egingo duenik».
«Isilduko ez diren ahotsak»
AAMko kideen ahotsak ez direla inoiz isilduko esateaz batera, Euskal Herriaren «garaipenerako bidea» eraikitzen jarraitzeko konpromisoa erakutsi zuten. «Errepresioa jasaten dutenak, presoak eta iheslariak etxean izan arte horrela segituko dugu».
Iratxe Ibarra eta Xabat Galletebeitia bertsolariek ere euren leloak bertsoen bidez plazaratu zituzten. Ondoren, Zaloa Zenarruzabeitia preso etxebarritarraren ahotsa lau haizetara zabaldu zuten, Mendigoixaliarena abestiagaz.
Hasierako aldarriagaz amaitu zuten ekitaldia antolatzaileek, Bilbora joateko deia eginez.
inkesta
«Autodeterminazioa aldarrikatu behar dugu»
Mikeldi Zenigaonaindia
Preso ohia
«Ezin dugu gehiago; trabak gainditu behar ditugu»
Mertxe Reoyo
preso baten senidea
«Erantzuteko beldurra galdu behar dugu»
Gillermo Soberon
Herritarra
Xabat galletebeitia
Bertsolaria
Iratxe Ibarra
Bertsolaria
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12
HITZALDIA
Euskara: iragana, oraina eta geroa; kontseiluak 10 urte
ETXEBARRIA, Udaletxean. Hizlaria: ARITZ ZUBIATE - 2008-11-21
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.