Edukira joan

DBH 3. eta 4. mailakoek eman diete amaiera eskolarteko olinpiadei

Gizartea

404 ikaslek taldeko kirolak, esku pilota eta ekintza bereziak egin dituzte; amaitzeko, pentatloia lehiatu dute.

edurne burgaña

Lea-Artibaiko eskolarteko XIX. Kirol eta Jolas Topaketak atzo amaitu zituzten DBH 3. eta 4. mailako ikasleek. 404 ikasle inguru Lekeition bildu ziren hainbat kirol egiteko: taldekoak, esku pilota eta ekintza bereziak, besteak beste.

Hiru barikutan batu dira eskualdeko ikasleak Lekeition: lehenak gaztetxoenak izan ziren, LH 5. eta 6. mailakoak; gero, DBH 1. eta 2. mailakoen txanda izan zen; eta azkena, DBH3. eta 4. mailakoena, atzo.

Ikastolako jolastokitik Iturriotz Institutukora, handik Eskolakora, gero hondartzara eta jarraian, kiroldegira. Batera eta bestera ibili ziren ikasleak antolatuta zeuden kirolak egiteko.

Taldeko kirolen barruan, futbola, saskibaloia eta hondartzako boleibola jokatu zituzten, azken hori Isuntza hondartzan. Esku pilotaren alorrean, palan eta eskuz aritu ziren. Ekintza bereziek ere eduki zuten euren lekua. Kiroldegian, hip-hop-a, eskalada eta spinning landu zituzten, eta eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, piraguan ere ibiliz ziren Isuntzako uretan. Hala ere, gutxi batzuk baino ez ziren ausartu piraguara igotzen.

Jolas eta joko egunari amaiera emateko, plazan batu ziren eskualde osoko ikasleak, eta pentatloia egin zuten.

Lea-Artibaiko eskolarteko olinpiadak 1990. urtean hasi ziren antolatzen, «helburu argi bategaz»: «Kirola elkar ezagutzarako eta osasuntsu ibiltzeko era egokia dira, eta gazte olinpiadek gazteen artean osasuntsuak diren alternatibak bultzatu nahi dituzte. Horretan, hainbat ikastetxek egiten dute bat», azaldu dute antolatzaileek.

Egunotan Lekeition lortu nahi izan dutena honakoa izan da: «Kirol giroan bizitzea, azken batean, kirola jolas modura ere hartzea; gure kulturan sustraitutako kirolak bultzatzea; aktibitate fisikoa eta aisialdia lotzea; droga menpekotasunik ez edukitzeko alternatibak ematea; eskualdeko ikasleek elkar ezagutzea; eta giro alaia eta osasuntsua lortzea».

Parte-hartze handia

Giro ona, behintzat, lortu dute: kirol batean ez bada, beste batean parte hartu dutelako ikasle guztiek. Bakoitzak bere ikastetxea alde batera utzita, besteetako ikasleekin nahastutako taldeetan egin dituzte kirolak.

Markina-Xemein, Ondarroa, Lekeitio, Ispaster, Munitibar, Aulesti, Amoroto eta Etxebarriko ikasleek parte hartzen duten arren, urtero-urtero eskualdeko herri handienetako baten batzen dira: Ondarroan, Markina-Xemeinen ¬iaz elkartu ziren¬, edo Lekeition.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.