
Herritarrak kalera atera dira EAE-ANV «defendatzeko»
Politika
Galparsororen atxiloketa ezker abertzalea jasaten dagoen «errepresio uholdearen azken ekintza» dela esan du EAEk.
asier alkorta
EAE-ANV «defendatzeko» eta Arrasateko alkate Ino Galparsororen askatasuna aldarrikatzeko asmoz, Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herritar kalera atera ziren atzo, herriotan egin ziren elkarretaratze eta manifestaziotan parte hartuz.
«Benetako konponbidea» aldarrikatze aldera batu ziren herritarrak berton. «Iruzurren aurrean» mobilizatu beharra dagoela azpimarratu nahi izan du EAEk. «Bidegurutzean gaude; bide batek independentziara garoaz eta besteak, ostera, lehengo lehia garai- etara».
Halaber, EAEko alkateak mozio bidez kendu nahi izatea ezker abertzalea «kartzelan sartzeko» ahaleginen parte direla adierazi dute. «Horrela, gainerako alderdiek negozioak lasai egingo dituztela uste dute». Ezker abertzalearen iritziz, Arrasateko alkate Galparsororen atxiloketa, azken hilabeteetan ezker abertzalea «jasaten dabilen errepresio uholdearen» azken ekintza izan da.
Bide horretatik, Euskal Herriaren alde egoera «konpontzeko» ahaleginean jarraituko duela agertu nahi izan du EAEk.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12
IRTEERAK
Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.