Edukira joan

Baserriko jolasek Zelaia beteko dute zapatu arratsaldean

Markina-Xemein

Guraso Elkarteak antolatuta, Baserriko Jolasen Jaia egingo da ume eta nagusientzat.

eider mugartegi

Baserriko jolas eta jokoak ezagutu eta egiteko aukera edukiko dute gaztetxoek Guraso Elkarteak antolatutako Baserriko Jolasen Jaian. Herri kirolak, herri jolas eta jokoak, demak, abestiak, hitz jokoak, musika eta dantzak izango dira nagusi bihar, 17:00etan hasita, Zelaian.

Ondo pasatzeaz gainera, baserriaren arlo ezberdinak ezagutu, praktikatu eta baloratzea da jaiaren helburua. Haur eta helduek baserriko jolas eta jokoak ezagutu eta egiteko aukera izango dute bi ordutan, animatzaile biren laguntzagaz.

Hainbat gune egongo dira jolaserako: baserria, sagardotegia, zubia, baratza, burdinola eta kalea. Bakoitzean jolas batzuk egongo dira. Horrela, baserrian, lasto altxatzen, orga jokoan eta eskuorgekin ibiltzeko aukera egongo da; baserri alboan, ahari topeka edukiko dute; zubi ondoan, hankapaloak, pitipoteak eta kirrinkak; sagardotegian, toka; baratzean, laia lasterketa eta txokor batzea egingo dituzte; burdinolan, txinga eroatea; eta kaleetan, soka muturra.

Amaieran, denentzako izozkia egongo dela aurreratu dute Guraso Elkartekoek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

IRTEERAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.