Edukira joan

Zestak hartuko du Mendibarren, XX. San Gregorio Sariaren finaletan

Berriatua

Domeka arratsaldean hitzordua daukate zestazaleek; hiru final egongo dira jokoan, 16:30ean hasita.

larraitz ibaibarriaga

San Gregorio Saria bere azkenak ematen dago. Final handiak jokoan, Mendibarren pilotalekua zesta-puntaz jantziko da domekan. «Ez galtzeko neurketak» 16:30ean hasiko dira.

Hiru mailatako finalak

Kadeteek, gazteek eta elite mailakoek hartuko dute kantxa, batak bestearen atzetik, minutu zirraragarrietan.

Tolosako bikotea edukiko dute Paredesek eta Ugartetxeak aurrez aurre, kadeteetan.

Gazte mailan, Mikelek eta Elkoro I.ak Beidegaz eta Arizagagaz neurtuko dituzte indarrak. Lau pilotariak izan dira finalaren aurrekarietan edertoen jokatu dutenak, eta, hortaz, «euren jokoagatik ailegatu dira finalera».

Elite mailan, Berriatuko Zesta Eskolan geratuko da txapela, finalen finalean. Zein baino zein ariko dira Aimarrek eta Atxak osatutako bikotea, Alberdi eta Bilbao I.aren kontra. «Kostata» ailegatu dira bikote biok sariketaren azken txanpara, lehiakideen artean egon den berdintasuna dela eta. Azkenean, «faboritorik barik», edertoen jokatu dutenak daude, «ondo merezita», gainera, finalean.

Roberto Lekue Berriatuko Zesta Eskolako hautatzailearen iragarpenen arabera, «estu-estua» izango da elitekoen partida. Emaitza argi dauka: 35-30. «Galtzen duenak 30 tanto egingo ditu». Eta irabazi, «akatsik gutxien egiten dituenak irabaziko du».

Jarraitzaileen erantzuna

«Giro polita» espero dute domeka arratsalderako. Atzera begiratuta, horixe datorkio gogora Lekueri: «San Gregorio Saria giro onekoa izaten da». Iaz, bete-bete egin ziren pilotalekuko harmailak. Aurten ere hori espero da. Finalean Mutrikuko eta Markina-Xemeingo zesta eskoletako jokalariak egoteak, gainera, herriko zaleak ez eze, alboko herrietakoak ere batuko ditu, «animoak emateko gogoz»



Otzara zozketatuko dute

Neurketek iraun bitartean, otzara eder baten zozketarako txartelak egongo dira saltzen pilotalekuan bertan, «erosi nahi duten guztien eskura». Aurten, hogeigarren saria dela ospatzeko, sekula baino otzara osatuagoa dakarte. Orain arteko jamoiari eta ardo botilei hainbat produktu batuko zaizkie. Txartelak, domekako partidetan ez eze, aurretik ere eskuratzeko aukera egongo da, frontoiko tabernan eta Zentralean. Zenbaki irabazlea finalen ostean ezagutuko da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.