Edukira joan

Lur gaineko 680 kiloko mailan ekingo diote ligari herriko sokatira taldekoek

Soka-tira

Hamar mutilek osatzen dute aurtengo denboraldiari aurre egingo dion taldea; domekan edukiko dute lehen tiraldia.

Garbiñe garagarzA

Ligako lehen tiraldia egingo dute domekan, 12:00etan, Erandio Goikoan, Mutriku sokatira taldekoek. 680 kiloko mailan ekingo diote lur gaineko ligari.

Aurtengo denboraldian hamar mutilek osatutako taldea aurkeztuko dute herrikoek. Zortzi beterano daude tartean, baina iaztik, hiru baja garrantzitsu izan dituzte: Mikel Egaña mutrikuarrak, Ekaitz Azkoaga itziartarrak eta Lasturko Andoni Agirregabiriak taldea laga dute. Hala ere, Jabier Urresti entrenatzaileak argi dauka denboraldian egin nahi duena. «Bajak ez dira inoiz onak izaten talde baten barruan, baina gu iaz eman genuen maila bera ematen saiatuko gara». 680 eta 640 kilotan aurretik ibiltzea lortu zuten, eta gustura bukatu zuten denboraldia. «Badakigu, ordea, ez dela batere erraza izango».

Mailak erabakitzeke

Iaz bezalaxe, 680 kilotan ezezik 640 kiloko mailan ere ariko da herriko taldea. 600 kiloko mailan parte-hartzea, ordea, oraindik erabakitzeke dute.

Iaz, hiru mailatan aritu ziren. Aurten, ordea, kirolarien ezaugarriak direla-eta kolokan dago maila arinenean ariko diren edo ez. «Taldean mutil handi asko ditugu, eta pisu handietarako egokia den arren, arinetarako traba bihurtzen da. Pisuan sartzen saiatuko gara, eta lortuz gero, han izango gara».

680 kiloko tiraldian maiatzean izango dira, 640 kiloko tiraldiak, berriz, ekainean egingo dituzte.

Talde bat gehiago

Mutrikuarrek beste lau herritako tiralariekin neurtu beharko dituzte indarrak. Iazkoez gain, talde bat gehiagok eman du izena. Mutriku sokatira taldekoekin batera, Erandioko Goiherri, Laukizeko Gaztedi, Aresoko taldea, eta aurten berriro ere, Getxoko taldea ariko dira. Tarte baten ligatik kanpo egon ondoren, taldea osatu eta soka-tiran egiteari ekin diote berriro ere getxotarrek.

Talde bat gehiago edukitzea gustura hartu du Urrestik. «Zenbat eta talde gehiago egon beti izaten da hobeto. Lehia areagotu egiten da, eta tiraldiak beti izaten dira interesgarriagoak».

 

taldekideak



1. Gotzon Arrieta (Mutriku).

2. Patxi ituarte Isasi (Mutriku).

3. Josu Agirregabiria (Lastur).

4. Iker Goikoetxea (Mutriku).

5. Jon Mugartegi (Berritxu).

6. Aitor Etxebarria (Ondarroa).

7. Mikel Bergara (Ondarroa).

8. Jabier Urresti (Ondarroa).

9. Joxe Ramon Arriaga (Ondarroa).

10. Andoni Zubiaurre (Mutriku).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

HITZALDIA

Euskara: iragana, oraina eta geroa; kontseiluak 10 urte
ETXEBARRIA, Udaletxean. Hizlaria: ARITZ ZUBIATE - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.