Edukira joan

Lea Ibarreko IX. Esku Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Amoroton

Esku-pilota

Domekan, 10:30ean hasiko dira norgehiagokak; hamasei bikotek neurtu beharko dituzte indarrak.

edurne burgaña

Lea Ibarreko IX. Esku Pilota Txapelketa domekan erabakiko dute Amorotoko frontoian. Hamasei bikotek parte hartuko dute 10:30ean hasiko diren partidetan. Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko Kultura Batzordeak antolatutako ekimena da.

Martxoaren 30ean hasi zen txapelketa, eta Lea Ibarreko herrietako frontoietan jokatu dituzte finalerako faseak bertoko pilotari gazteek. Hiru taldetan banatuta hasi zuten kirolariek txapelketa: lehenengo taldean eta bigarrenean hemezortzi aritu dira eta hirugarrenean zazpi. Guztira, 43 pilotarik ekin diote lehiari.

Udalen eta gurasoen laguntza

Baina lehiaketak aurrera jarraitu ahala, batzuk atzean geratu dira, eta domekako final handian hamasei jokalarik parte hartu ahal izango dute, zortzi bikotetan banatuta.

Txapelketako kirolariak gaztetxoak izanda, gurasoek ere parte hartu dute antolakuntzan: Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexako gurasoen laguntza eduki du Mankomunazgoak, hain zuzen ere. Herri horietako udalek ere, euren laguntza eman dute IX. Esku Pilota Txapelketa aurrera atera ahal izateko, baita Bizkaiko Esku Pilota Federazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere.

Fase bakoitza jokatzeko herri ezberdinetako frontoiak erabili dituzte: martxoaren30ean Amoroton hasi zen lehia, apirilaren 6an Mendexan egon ziren, 13an Aulestin, 20an Munitibarren, eta 27an Gizaburuagan jokatu dituzte finalaurreko partidak.

Sariak eta pintxoak

Partidak amaitu ostean, sari banaketa egingo dute, eta pintxoak jateko aukera ere egongo da. Antolatzaileek partidetara joateko deia egin dute, eta pilotariei gogorarazi, zurizko jantzita joateko.

 

finaleko jokalariak

Binakako partidak

Julen G-Gaizka B / Gorka A-Andore

Liher-Iban Z / Jon B-Arnaitz

Aner-Jokin U / Andoni L-Arnaitz A

Endika-Mikel A / Iban-Martzel

Josu U-Asier M / Aitor Ar-Mikel A

Asier M-Eneko Z / Aitor An-Markel

Jon L-Iker / Ander S-Mikel E

Oskar-Kepa / Eneko M-Beñat



 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.