
Antxoa galdu nahi ez delako «bai» esan diote Antxoa Egunari
Gizartea
Jende askoren beharraren ondorioa izango da maiatzaren 17a; beltz kolorea kamiseta eta zapietan, antxoaren aldeko aldarria egingo da.
larraitz ibaibarriaga
Antxoa Eguna Elkarteak VI. Antxoa Eguna dakar. Hamar egunen faltan ¬maiatzaren 17an ospatuko da¬ Kofradia Zaharrak hartu zu-en, atzo, aurkezpen ekitaldia. Felix Aranbarri udalburuak, Josu Etxaburu Antxoa Egune Elkarteko kideak eta Jesus Mari Sarasua Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakariak hartu zuten berba, ekitaldi xumean.
Jaia eta aldarrikapena, bat
Antxoa Egunaren inguruan sortzen diren aldeko eta kontrako eztabaida eta bolo-boloak alde batera laga nahian, Etxaburuk Antxoa Egune Elkartearen izaera «bizia» dela azaldu zuen, eta unean uneko egoera aztertzen dutela azpimarratu. Horren harira, iaz Kofradiagaz hitzartu legez, aurten hitzorduagaz aurrera egitea erabaki dutela jakin eragin zuen, «antxoa galdu nahi ez» delako, hausnarketa egin ostean. «Antxoa Ondarroarentzat izan da zutabe garrantzitsua, eta nahi dugu izatea». Hartara, Antxoa Egunak aldarrikapen kutsua edukiko du, «eutsi behar zaiolako», antxoaren eta arrantzaleen egoera kalera aterata.
Lau eguneko egitaraua
Eguaztenerako, maiatzak 14, antolatu ditu Antxoa Egune Elkarteak lehenengo ekimenak, tartean, Aztiren hitzaldia, ikastetxeetako LH5eko ikasleei zuzenduta.
Eguenean urtetik urtera indarra hartzen doan ekimena egingo da: pintxo lehiaketa. Antxoa faltan, herriko beste arrain batzuekin prestatu beharko dituzte jakiak Euskal Herriko jatetxe eta tabernetako sukaldariek. Hiru ondarrutarrak izango dira.
Zapatuagaz etorriko da Antxoa Eguna, berrikuntzagaz. «Denentzako eguna bihurtu» dute eguna, «gazteei goizetik eta iluntzera arte gozatu ahal izateko aitzakia emanda». Hori horrela, arrain paella lehiaketa baten inguruan egingo dute saiakera txikia. Eta etxe barrura begiratuta, Urrezko Arraiña ez da banatuko. Trukean Ondarroako Arrañe saria biri emango zaie: Alkoholiko Anonimoei bata, «egiten duten behar isilagatik» eta Pantxo Bedialauneta Urrezko Arzak Sariaren irabazleari bestea.
Arratsaldean zazpi elkarte ibiliko dira beharrean, momatxagaz, perlitagaz eta sardinagaz, jaira bildutakoek dasta dezaten. «Ondarroako arrainagaz egingo da» hortaz, Antxoa Eguna. 4.500 pintxo prestatuko dira, boluntario, erakunde eta eragileei esker. «Guk bakarrik ezingo genuke egin».
Ken 7ren musikak agurtuko du seigarren edizioa, Itsasaurren.
ekimenak
Maiatzak 14, eguaztena
2O:00.Apaizac obeto emanaldia Kofradia Zaharrean, Jon Maiagaz.
Maiatzak 15, eguena
18:00.Arrain pintxoen lehiaketa Itsasaurreko plazako karpan.
Maiatzak 16, barikua
20:00.Juan Bidegainen Kardala, Kofradia Zaharrean.
Maiatzak 17, Antxoa Eguna
12:00etatik aurrera.
Umeentzako jolasak Alamedan.
Koadrilen arteko arrain paella lehiaketa Plazagainean (Turismo Bulegoan apuntatu behar da).
Bertako kontserben eta erdi- kontserben salmenta Alamedan.
Pintxoak eta sargardoa azokan.
Bertso saioa azoka gunean, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Amets Arzalluz eta Iratxe Ibarragaz.
Kresalaren dantza saioa.
13:30.Ondarruko Arrañe Saria emango da; ostean, arrain paella lehiaketaren sari banaketa eta Kresalako dantzarien agurra.
14:30.Jantokia (txartelak Kafe Marinan eta Turismo Bulegoan).
18:00.Herriko arrainen dastaketa sagardoagaz lagunduta.
22:30.Ken 7 kontzertuan, doan, Itsasaurre plazan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12
ERAKUSKETA
Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.