Edukira joan

Heliportua eta aparkaleku «handi» bat egingo ditu Udalak erositako lurretan

Aulesti

Udarako igerilekua egiteko proiektuari lekua egin dio onartu berri dituen aurrekontuetan.

asier alkorta

Udalak aurrekontuetan islatutakoaren arabera, aurten 5.000 metro koadroko aparkaleku berria egingo du Basabe Soloeta zelaian. Heliportua egiteko egitasmoa ere badauka. Horrek 10.000 metro koadroko azalera edukiko du. Guztira, 210.000 euro erabili ditu proiektu biak aurrera atera ahal izateko beharrezko lursailak erosteko.

Berrikuntza asko egiteko asmoa erakutsi du Udalak aurtengo aurrekontuen onarpenean. Ohiko inbertsioak ez eze, «herriarentzat «zabalagoak» diren proiektuak egin nahi izan ditu. Horietako bat da heliportu bat eraikitzeko asmoa. «Gainerako herrietan ere heliportuak egiten dabiltza. Besteak beste, eta hala behar denean, Osakidetzako helikopteroak herrian bertan lur har dezan», azaldu du Jon Bollar Aulestiko alkateak. «Aparkalekua ere ez da nola halakoa izango, kamioiak ere sartzea aurreikusten dugu».

Heliportua eta aparkalekua egiteko lurra erosteko behar den diruaz gain, beste 40.000 euro ere proiektu biak gauzatzeko erabiliko dituela esan du; bakoitzarentzat 20.000 euro. «Lurrak erosten badira ere lur horiek egokitu egin behar dira gero». Hartara, proiektu bi horiekin 250.000 euro gastatuko ditu Udalak.

Bestalde, aspaldidanik bueltaka ibili duten gaia aurtengo aurrekontuetan sartu dute: igerilekua. Udalak, oraingoan, bide egin dio herrian udarako igerileku bat eraikitzeko planari, eta ondorioz, 31.000 euro bideratuko ditu proiektu horretara. «Guk uste dugu egin beharreko zerbait dela; herritarrek erabiliko duten zer edo zer da igerileku bat».

Babes ofizialeko etxea

Inbertsio horietaz gain, Udalari erostea tokatzen zitzaion babes ofizialeko etxebizitzaren ordainketa ere aurten kitatuko dutela esan du Bollarrek. «Iaz zati bat ordaindu genuen, eta aurten bestea, falta zena».

Lur eremuen erosketen eta igerilekuaren proiektuagaz batera, hirugarren adinekoentzako hartutako lokala ere zerrendatu du aurrekontuetan Udalak. «Lokal horrek 30.000 euro suposatuko dizkio Udalari».

Horrela bada, diru laguntzekin baliatuz, urte osoan martxan egongo diren proiektu asko bildu, zerrendatu eta abian jarri ditu Udalak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

IRTEERAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.