Edukira joan

Aurrekontuetan euren eta herritarren iritzia aintzat hartzeko eskatu du EAEk

Politika

Aurrekontuak «erabaki garrantzitsuak» direla azpimarratu dute, eta 25 emendakin aurkeztu dituzte.

edurne burgaña

2008ko aurrekontuak onartzeko prozesuan dago Udala, eta EAE-ANVk iritzia plazaratu nahi izan du. Aurrekontuari 25 emendakin aurkeztu dizkio. «Gehienetan, gure iritziz, txarto bideratzen du Udal Gobernuak diru partida», azaldu dute EAEko hautetsiek.

«2008ko aurrekontuak apartheid-aren aurrekontuak dira: nahiz eta guk eskatu, ziurrenik, 1.560 herritarren ahotsak ez ditu kontuan hartuko Udal Gobernuak. Erabakia gure parte-hartze barik hartuko da. Kontra gaude eroan den prozesuagaz, hartuko den erabaki moduagaz eta erabakiagaz», azpimarratu dute.

Aurtengo aurrekontuetan iazko partida batzuk agertzen direla ere azaldu dute: «Urtea amaitu zenean, diru partida horiek ez ziren aurrera eroan, eta aurtengo aurrekontuetan agertzen dira. Uste dugu aurpegi zuriketa bat egiten ari dela EAJ: Udalbiltzarako eta Uemarako diru partidak agertu arren, ez direlako aurrera eroan».

EAEri dagokion dirua ere eskatu dute: «Hautetsiak garen aldetik, gure hautetsi eta Udal taldeari dagokion diru partida ez da inon agertzen, eurak geratzen dira horregaz. Ez da bakarrik EAJren arazoa, EAk ere bere ardura dauka, posible litzatekelako gure zinegotzi kargua berreskuratzea edo dagokigun dirua bideratzea. Kontua ez da Alderdien Legearen aurka daudela esatea, ez dute-eta ezer egiten alde horretatik».

Horren adibide dira alderdikoentzat plenoak ez egitea «ordu egokietan». Gainera, ez dietela udalbatzarretarako deitzen eta euren emendakinak «ez dituztela besteenak modura ¬botoen eta indarraren arabera¬ ahalbidetzen» salatu dute.

Aurrekontuetan erabakitzen da urte guztiko proiektuen artean zeintzuk eroan aurrera eta zeintzuk ez. «Hori horrela, emendakinak eta proposamenak egin ditugu, gure ustez, Lekeitiok zeintzuk gauza behar dituen zehazteko».

Ordainsariak jaistea

Hasteko, eskaera bi egin dituzte: oinarrizko ordainetan eta beste ordainsarietan alkatetzari eta zinegotzi liberatuari %36ko jaitsiera egitea. «Aurreko legealdian egin zuten igoera hori, eta bide batez, LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA egunkariari laguntza ukatu zioten. Horrela bada, ordainsariak berriro lehen zeuden moduan uztea eskatzen dugu».

Hainbat partida agertzen direla errepikatuta salatu dute, euren ustez, «era desegokian». Dena partida oso batean sartzea proposatzen dute. «Diru publikoa gestionatzeko orduan era gardenena erabili beharko litzateke, eta ez dugu uste hori denik bidea». Hori horrela, protokolo gastuak bateratzea eskatzen dute, beste gauza batzuen artean.

Uste dute hainbat partida «erabaki behar ez diren tokietan» adostu dituztela. «Udala herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea da, eta ahalik eta gertuen egon beharko litzateke. Horretarako daude Udal batzordeak». Kasu horretan ere hainbat Udal batzorde ez direla batu salatu dute EAEkoek. Horregatik, partida batzuk atzera bota dituztela esan dute, «kontra egoteagatik baino, batzordeak ez direlako batu».

«Proiektuak ez ditugu kolokan ipintzen, baina eztabaidatu egin behar direla uste dugu». Horien artean daudela zehaztu dute itsas ondarearen intrepretazio zentroa, Lumentzarako bidea, kobak berritzea, faroko egitasmoa eta Ondarzabal txaluparen erabiltze proiektua.

Emendakinak eztabaidatzeko Osoko Bilkura eske

Emendakinen artean ondoko proposamenak ere egin dituzte: HITZA egunkariari diru laguntzak ematea, Santa Rita komentuari ze erabilera eman erabakitzeko ideia lehiaketa planteatzea eta bitartean bertako berdegunea herritarrei zabaltzea, Presoen Batzordea berriro martxan ipintzea, Erralde hiltegian Lekeitio sartzea, Eluntzetan zerbitzu poligono bat egiteko lehen pausoak ematea eta Euskal Eskola Publikoaren bidean, herrian dauden bi ikastetxe ereduak berdintasunez laguntzea.

Emendakin guztiak Osoko Bilkuran eztabaidatzea exijitu dute: «Gure parte-hartzea zein herritarrena ere ahalbideratzeko, arratsaldez egitea eskatzen dugu».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.