Edukira joan

Antzomendi sektorea garatzeko planak aldaketak behar ditu

Hirigintza

Nikomedes Alberdi enpresa finkatzea eta industri lur berria sortzea dira alorreko plan partzialaren helburuak.

garbiñe garagarza

Antzomendi gunea garatzeko aurkeztutako plan partzialak zenbait aldaketa jaso beharko ditu aurrera egin ahal izateko. Ondo berezitako bi guneren garapena du helburu aitaturiko planak.

Antzomendi sektoreak (SI-3 Antzomendi) guztira 17.691 metro karratu ditu eta GI-638 errepideak bereizten dituen bi gunek osatzen dute: alde batetik, Nikomedes Alberdi enpresa dago (2.533 metro karratu), eta bestetik, Antzomendiko tontorra (15.158 metro karratu). Plan partzialaren helburua aitaturiko enpresa finkatzea da batetik, eta beste alde batetik, ekintza ekonomikoetarako lur berria prestatzea. Nikomedes Alberdi enpresa finkatzeaz gain, handitzeko asmoa ere agertzen du plan partzialak; zehazki, 132 metro karratu gehiago aitatzen dira planean. Enpresaren hedapena, beti ere, Olatzera doan errepidearen gaur egungo lerrokadura jarraituz egingo litzateke.

Puntu horretan aurkitu du plan partzialak lehen traba. Izan ere, gune horretako lurjabeek aurkeztutako lau alegazioen artean, batek bereziki, gune horretan egin nahi den hedapenari egiten dio erreferentzia. Alegazioan agertzen denaren arabera, bi guneen arteko «karga banaketa ez dago konpentsatua» eta guneen aprobetxamendua ere ez da zuzena.

Gainera, Aldundiak Antzomendiko tontorrerako proposatzen diren sarrerak ez ditu egokitzat jo. Galdonako bidetik bi sarrera aurreikusten ditu planak. Aldundiaren arabera, lur sail bakarra izatean, «sarrera bakarra behar luke eta ibilgailuen ikuspena oso kontuan hartu». Beraz, udal teknikariek esan dutenez «litekeena da» hasierako onarpena eman aurrean, plan partzialak aldaketak jaso eta berriro onarpenerako aurkeztea.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

IKASTAROA


MARKINA-XEMEIN, - 2008-11-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.