Edukira joan

EAJk «euskararen aurkako pausoa eman duela» diote

Etxebarria

Lea-Artibaiko ezker abertzalea Etxebarrian batu da Uematik irtetea salatu eta aldeko apostua egiteko.

eider mugartegi

Uematik irteteko erabakiagaz EAJk «guztiz ulergaitza den euskararen aurkako beste pauso bat» eman duela dio Lea-Artibaiko ezker abertzaleak. Erabaki horren kontra, eta Uema bultzatzeko apustua egiten jarraitzen dutela esanez, Etxebarriko udaletxe aurrean batu ziren herenegun Lea-artibaiko ezker abertzaleko hainbat lagun.

Munitibarren eta Etxebarrian egindako azken bilkuretan Uematik irtetea erabaki zuten udalbatzek Eudelek zerbitzu berdinak eskaintzen zituela esanda. Bi herrietan EAJk agintzen du, eta beraz, erabakia EAJko buruzagien agindua dela dio ezker abertzaleak. «Aurreko legealdian EAJko buruzagitzak udaletan Uemarekin martxan zegoen erabilera plana baztertu zuen diru kuotak ez ordaintzeko agindua emanez, eta orain, bertatik irtetea erabaki du», azaldu dute.

Gainera, Eudelek zerbitzu hobea eskaintzen duela esatea aitzakia besterik ez da ezker abertzalearentzat. «Eudelen zerbitzua ematen duen Udale 2006ko amaieran sortu zen, teknikari bat dauka bakarrik udalerri guztientzako, oraingoz ez dute ezer egin eta Euskal Autonomi Erkidegoko udalentzat pentsatuta dago, eta ez udalerri euskaldunentzat», zehaztu dute.

Arlo publiko eta pribatua kontuan

Bestalde, Uemaren funtzioa zabalagoa dela diote. «1991n sortu zen Euskal Herrian euskaldunak diren herrien arteko sarea osotu eta alor guztietan euskaraz bizitzeko bitartekoak eskaintzeko helburuagaz, eta euskararen normalizazioa bai arlo publikoan eta baita pribatuan bultzatzen du». Hori guztia dela eta, Uemaren aldeko apustua egiten dute. «Herri euskaldunen sarea osatzea, euskararen lurgunea, garapen soziokulturalagaz batera, beharrezkoa da euskararen biziraupenerako, eta Uemaren funtzioa hori bideratzea da», adierazi dute.

«Beharrezkoa»

Beraz, Lea-Artibaiko ezker abertzaleak Uema moduko erakunde bat beharrezkoa dela ikusten du euskararen normalizazioaren bidean. «Tekniko bategaz euskara normalizatzea ez da behar bezelako baldintza, eta Eudelek teknikarien zerbitzua ematen du bakarrik, eta ez beste zerbitzurik», azaldu dute.

Herria da gorputza, hizkuntza bizitza, Uema aurrera pankarta eskuan, «zein da EAJk proposatzen duen bidea euskara era normalizatuan erabili ahal izateko?», galdetu dute Etxebarrian batutako Lea-Artibaiko ezker abertzaleko kideek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

DEIALDIAK

Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.