Edukira joan

Ekintzailearen Eguna ospatuko dute bihar, Lea-Artibain

Ekonomia

Erakusleiho eta ideia lehiaketen sariak banatuko dituzte Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak.

e. mugartegi

Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak antolatuta, Ekintzailearen Eguna jardunaldia egingo dute bihar, Markina-Xemeingo Esperanza eraikinean. Egunari «duen garrantzia» emateko asmoz, antolatzaileek atal bitan banatu dute egitaraua. Lehenengo zatia, batez ere, merkatariei zuzenduta dago; bigarrena, sortzeko, sortu berri edo finkatuta dauden enpresa guztiei zabalik egongo da.

Aurkezpenagaz hasiko dituzte ekimenak, 15:00etan. Ondoren, merkatal irudiari buruzko tailerren aurkezpena egingo dute. Merkataritza Ganberak hiru tailer antolatu ditu, eta bakoitzaren gaineko informazioa emango dute agerpenean. «Bertoko merkatariek interesa edukiz gero, tailer horiek Lea-Artibain antolatu ahal izango dira», azaldu dute.

Erakusleihoen sari banaketa

Lehenengo ataleko ekitaldiekin amaitzeko I. Lea-Artibaiko Erakusleihoen Lehiaketako sariak banatuko dituzte. 48 denda aurkeztu dira ekimenera, eta antolatzaileak pozik agertu dira parte-hartzeagaz. «Maila ona ikusi da erakusleihoetan; merkatariek interes handia jarri dute», adierazi dute .

Bost sari banatuko dituzte onenen artean: eskualde mailako onenarentzako 900 euro, bigarrenarentzako 600 euro, eta herri bikoteka banatuta, bakoitzeko 300 euro (Lekeitio/ Ispaster; Markina-Xemein/Etxebarria; Ondarroa /Berriatua).

Berbaldiak

Bigarren zatia 18:00etan hasiko da. Berbaldi bi eta V. Ideia Lehiaketaren sari banaketa izango dira atal horretako muinak. Enbor Consultores SL eta Socialwareko ordezkariek egingo dute berba. Enbor Consultoresek pertsonek enpresetan duten garrantziaz eta antolamendu eredu berrietaz jardungo du. Bestalde, Socialware enpresak eurek duten antolamendu eredua azalduko du. Jarraian, mahai-ingurua edo galdera erantzunen tartea egongo da, zalantzak argitzeko.

Ekitaldiaren bukaeran ideia lehiaketara aurkeztu diren hamahiru proiektuak aurkeztu eta sariak banatuko dituzte.



 


egitaraua

I. Lea-Artibaiko erakusleiho lehiaketa

15:00.

Aurkezpena.

15:30.

Merkatal irudiari buruzko tailerren aurkezpena.

16:00.

Sari banaketa.

16:30.

Kafea.

Pertsonen garrantzia enpresan

18:00.

Aurkezpena.

18:10.

1.go hitzaldia: Enbor Consultores SL.

18:35.

2.en hitzaldia:Socialware.

19:15.

Mahai ingurua.

19:30.

V. Ideia Lehiaketan parte hartu duten proiektuen aurkezpena eta sari banaketa.



 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

IRTEERAK

Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.