Edukira joan

miren urkiolA ð- Harri-jasotzailea

«Txikitan fardoak hiru batera-eta eroaten ibiltzen nintzen baserrian»

Kirola

Miren Urkiola Markina-Xemeingo HITZAko erredakzioan egon da egunkariko webgunearen bidez irakurleek egindako galderei erantzuten.

www.11barri.info-ren irakurleek elkarrizketa digitala egin diote Miren Urkiola (Ziortza-Bolibar, 1988) harri-jasotzaileari webgunera bidalitako galderekin. Errekor berriak, eremu horretan neska izatearen gorabeherak edota aerobic-eko irakaslea izateari buruz gehiago dakite orain Interneteko nabigatzaileek.

Ba al daukazu buruan errekor berririk? (Markel)

125 kiloko zilindroa jasotzeko asmoa daukat, baina ez dogu datarik ipini oraindik. Negu partean egingo dut.

Zenbat kiloko harria jasoko duzu? Beste neskaren errekorra pasatuko duzula uste duzu? (Aitor)

Beste neskaren marka haustea da nire asmoa, edo gutxienez, berdintzea. Ezta gauza erraza izango, baña bueno.

Harria ez den beste materialak altxatzen ere ibiltzen zara? (Kloudi)

Taberna batean nago lanean eta han botillak jasotzen ditut, eta parrandan basoak...

Harri-jasotzailea izateaz gain, aerobic-eko irakaslea ere bazara. Kirolagaz asko gozatzen duzu, ezta? (Kuriosoa)

Betidanik gustatu izan zait kirola egitea eta kirol ezberdinak probatzea, bai ikasiz eta bai irakatsiz.

Miresten duzu kirolariren bat? (Ondarrutarra)

Kirolari asko miresten ditut nik, bat esaten ez nuke jakingo. Baina herri kiroletan dabiltzanak goraipatu nahiko nituzke.

Erakustaldietan urduri jartzen zara jendeagaz? (Aulestiko xalau)

Hasieran jartzen nintzen, baina orain ez hainbeste. Errekorretan jartzen naiz orain ere oso urduri, baina nerbioa pixkat ona da.

Ba al daukate zer ikusirik harri-jasotzeak eta aerobic-ak? (Aditsabal)

Oso desberdinak dira, harriarekin kirol esplosiboa lantzen dut eta bestearekin arnasa, ez dira oso bateragarriak, baina moldatzen naiz.

Zelan hasi zinen harriak jasotzen? Zerk erakarri zintuen? (Amona)

14 urterekin hasi nitzen Zelaik bultzatuta; 13rekin 50 kiloko bi txinga jasotzen ikusi ninduen, eta indarra nuela ikusita, probatzeko esan zidan.

Zer izan nahiko zenuke helduagoa zarenean? Harri-jasotzaile profesionala agian? (Mutrikuar bat)

Harri-jasotzetik ezin gara bizi, eta kirol hau jobitzat daukat, nagusiagotan lanen bat bilatzea nahiko nuke gustoko esparruren batean.

Harri-jasotzaile izan nahi dut. Zer da horretarako egin behar dudana, nora jo behar dut? (Harri-jasotzaile zalea)

Harri jasotzen ibiltzen diren lekuren batera joan. Zelaik Mallabin ematen ditu eskolak bere tailerrean, Langak Mutrikun. Zuri zer komeni zaizun...

Harri-jasotzaile lana zer da zuretzat, afizioa edo ofizioa? (Langabetua)

Afizioa da niretzat. Bizitzeko beste diru ez du ematen, baina gustokoa dut, eta ez dudanez utzi nahi, aurrera segituko dut. Herri kiroletan dabilen orok beste lanen bat dauka bizi ahal izateko.

Zelan ikusten duzu gaur egun harri-jasotzaileen etorkizuna? (Iragarlea)

Ez da lenako garaietako berdina, baina etorkizuna ikusten diot kirol honi, gazte batzuk ere hasi dira, eta aurrera jarraitzen badute, zerbait izango dugu ikusteko.

Inoiz, harri bat jasotzean, ezinean aurkitu izan zara? Zer egiten duzu horrelakoetan? (Maite)

Behin edo behin gertatuko zitzaidan, baina enaiz gogoratzen, hori gertatu ezkero harria bota eta gorputza lasaituko nuke berriz ere ahalegintzeko. Harri bat jaso gabe uztea oso gogorra egiten da.

Asko entrenatu behar izaten al duzu? (Lagun bat)

Udaberri garaian entrenatzen naiz ni pixkat. Gabon osteko deskantsua pixkat apurtzeko, udan erakustaldiekin nahikoa izaten dut, eta udazkenean berriro entrenatzen naiz errekorren bat prestatzeko.

Pisuakin ibiltzen zara normalean. Txikitan errekadu guztiak batera eroango zenituen etxera, ezta? (Mendexako artzaina)

Txikitan baserrian ibiltzen nitzen lanean, eta fardoak etorritakoan han ibiltzen nitzen hiru batera-eta eramaten. Baina errekaduak amak egiten ditu normalean.

Harri-jasotzaileak diren emakumezko asko ezagutu dituzu? (Emakume kirolaria)

Gaur egun bi neska gaude harrijasotzaile fitxarekin, eta Araban bada beste bat bola batekin erakustaldiak egiten dituena. Lehen andra gehiago ibiltzen ziren harria jasotzen, baina ez plazetan. Orain, Xiba jokoarekin hori ari dira bultzatzen, eta poztekoa da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.