Edukira joan

«Alde onekin eta txarrekin», Udalak Ur Partzuergoan sartzeko erabakia hartu du

Azpiegiturak

Udalsarea zerbitzuan ere sartuko da Aulesti; horrek matxurak konpontzeko 24 orduko zerbitzua eskaintzen du.

asier alkorta

Joan den asteko Udalbatzarrean onartu legez, 2008a bukatu orduko Aulesti Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartuko da. Udalak eskuduntza bat galduko badu ere, ur hornikuntzan sor daitezkeen matxurak lehenago konponduko direla aurreratu du Udalak.

Batzarrak eginez, Udala gai horren inguruan herritarren iritziak biltzen ibili da azken hilabeteetan. «Herria Partzuergoan sartzearen alde onak eta txarrak aztertu ondoren eta herritarren iritziak bildu eta gero, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko erabakia hartu da», esan dute Udaleko ordezkariek.

Partzuergoa eta Udalsarea

Izan ere, Partzuergoan sartzeagaz, ur hornikuntzan sor daitezkeen arazoak arinago konponduko direla esan dute; Partzuergoan sartzeaz batera, Udalsarea zerbitzuan ere sartzen da -eta herria. «Partzuergoak bigarren mailako ubide sarea kontrolatuko duen behargina ipiniko du, eta hori aurrerapausoa da».

Bigarren mailako sarea ur biltegitik herriko etxeetara eroaten duen sareari deitzen zaio. Horrela beraz, Partzuergoak behargin bat edukiko luke hilabete batzuetan Aulestin lanean, eta gerora, telefono bidez lan egingo luke. «Aulestiarrek arazoren bat izan ezkero telefono batera deitu beharko dute, eta Partzuergoak 30 minutu baino arinago bidaliko du langilea». Orain arte, gutxieneko ur kontsumoa 35 metro kubokoa zen, eta horrek 17 euro inguru kostatzen zuen. «Partzuergoak, ostera, gutxiengo gasturik ez du jasotzen, hori bai, ezer gastatzen ez duen herritarrak, lau euro ordaindu beharko ditu». Beraz, lehen ezarritako gutxiengoa baino gutxiago gastatzen dutenen ordainagiriak zertxobait jaitsiko dira; gutxiengoa gainditzen dutenak antzera ordainduko dute.

Partzuergoan sartzea adostu badute ere, aurretiaz irteteko aukera dagoela aztertu du Udalak. «Ez ginen sartuko irteteko eskubiderik ez daukagula jakingo bagenu».

Aztertu beharrekoak aztertu ondoren, eta nahiz eta Partzuergoan sartzeko baldintza guztiekin ados ez egon, Udala ,herritarren iritziak kontuan hartuaz, Partzuergoan sartuko da iraila heldu orduko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.