Edukira joan

Erdiguneko lonja eta etxabeak ezingo dira etxebizitzarako erabili

Lekeitio

Erdigunean dauden lokal eta lonjez gain, hamar urte baino gutxiago duten eraikinak ere jasotzen ditu debekuak.

e. burgaña

Lekeitioko Udalak ez du etxebizitza legez erabiltzen utziko herriko erdigunean kokatuta dauden lonjak ez eta hamar urte baino gutxiago daukaten eraikinen etxabeak ere. Gaur egun indarrean dauden arau subsidiarioak sortu zirenetik hona eraikitako etxeei eragingo die debekuak.

Helburu bi ditu Udalak: Batetik, herrigunearen izaera komertziala eta dinamikoa mantentzea, eta bestetik, era horretako lokalen salerosketaren inguruko espekulazioa ekiditea. Antza, orain urte batzuk, herrian zegoen eskaerari aurre egiteko ordenantza egiten hasi ziren, etxabeak etxebizitza bihurtu ahal izateko. Baina espekulazioa handitzen joan zela ikusita, tramiteak gelditzea erabaki zuen Udalak, arazoa ekiditeko araudia lortu arte.

Alde Zaharra, berezia

Oraindik araudia osatzeko dauka Udalak, baina baldintza batzuk ezarrita daude: adibidez, era horretako jabetzak saltzerako orduan, tasatutako prezioan egin beharko dute jabeek. Gero, merkatura atera nahi badute, udaletxeak lehentasuna edukiko du erosteko orduan.

Bestalde, araudiak ez du eraginik edukiko Alde Zaharreko eraikinetan, betiko legez jarraituko dute. Beraz, gune horretako etxabeak etxebizitza legez erabili ahal izango dira, lekuaren konfigurazio berezia dela eta.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.