Edukira joan

Sanjoanetako batzarra egingo dute barikuan

Aulesti

Udal liburutegian batuko dira jaietako egitarauari azken ukituak emateko asmoz; herritarrei joateko deia egin diete.

a. alkorta

Aurten ere San Joan jaietarako prestatu duten egitaraua behar modura zehazten joateko batzarra deitu du Jai Batzordeak barikurako, Udal liburutegian.

Datorren hilean dira udari ongietorria ematen dioten jaiak, eta aulestiarrak euren herriko jaiak ospatzeko azken prestaketak egiten dabiltza. Bide horretatik, urtean egiten diren jaietako batzar guztietan moduan, barikuan, 20:30ean, liburutegian egingo duten batzarrean parte hartzeko dei egin dute.

Izan ere, herritar guztiek edukiko dute aukera bileran parte hartzeko eta ideia berriren bat edukiz gero, ekarpenak mahaigaineratzeko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

IKASTAROA


MARKINA-XEMEIN, - 2008-11-17

HITZALDIA

Euskara: iragana, oraina eta geroa; kontseiluak 10 urte
ETXEBARRIA, Udaletxean. Hizlaria: ARITZ ZUBIATE - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.