Edukira joan

Patxi Ituartek txapelari eutsi dio Gipuzkoako lasto altxatze txapelketan

Mutriku

Herriko sokatira taldeko hiru kidek hartu dute parte, eta lehen bi postuak eskuratzea lortu dute.

garbiñe garagarza

Patxi Ituarte Isasi-k Gipuzkoako txapelduna izaten jarraitzen du lasto-altxatzen. Txapelketa herenegun jokatu zen, Legorretan.

Herrikoen arteko lehia izan zen txapelketari kolorea eman ziona. Sokatira taldeko hiru lagunek hartu zuten parte, eta lehen bi postuak betetzea lortu zuten: Ituarte lehenen eta Gotzon Arrieta bigarren.

Hori erabakitzeko, ordea, bitan aritu behar izan zuten herrikoek. Izan ere, lehenengoan hamazortzi jasoaldirekin berdinduta gelditu ziren. Ituartek hemeretzigarren jasoaldi bat egiteko aukera ere eduki zuen, baina sokak eskutik ihes egin eta hamazortzirekin gelditu zen. Hirugarren laguna Jabier Urresti izan zen, eta hura bosgarren gelditu zen, bederatzi jasoaldirekin.

Irabazlea erabaki

Berdinketa hausteko saioari egun berean Legorretan jokatu zen trontza txapelketaren ondoren ekin zioten. Minutu baten jasoaldi gehien egin zituena izan zen txapeldun berria.

Irabazlea erabakitzeko saioan, Arrietak bederatzi jasoaldi egin zituen, Ituratek, berriz, hamar. Horrenbestez, taldekideari irabaziz, txapelari eustea lortu zuen, eta Gipuzkoako Txapelketako errekor berria jarri zuen. Izan ere, iaz hamazazpi jasoaldirekin lortu zuen podioaren gorenera igotzea.

Euskadiko Txapelketan, ordea, 21 jasoaldi eginikoa da, eta Zazpi Herrialdeetako Txapelketan hemeretzi jasoaldirekin gelditu zen.



 


 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

IRTEERAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.