Edukira joan

«Euskal pastela izaten da, duda barik, azoketan jendeak gehien eskatzen diguna»

jose malaxetxeberria ð- Ogi eta gozogilea

Berriatuan bertan egindako ogi eta gozoak erosteko aukera ematen du Malaxetxeberriaren Labegur enpresak.

garbiñe garagarza

Berriatuko azoka, besteak beste, bertoko ekoizleen bilgunea ere izaten da. Tartean, urteak joan eta etorri, Jose Malaxetxeberria (Berriatua, 1941) ibiltzen da jator eta irribartsu bezeroei kasu eginez.

Noiztik parte hartzen duzue zuen herriko azokan?

Lehenengo urtetik etortzen gara. Zazpi-zortzi urte badira. Ez dugu behin ere hutsik egin.

Zer moduzkoa izaten da norbere herriko azokan egotea?

Oso ona. Bertokoak izatean ezagutzen gaituzte, eta gure produktuek harrera ona edukitzen dute. Jendeari bildu eta egun ederra pasatzeko aukera ere ematen dio.

Labegurren produktuek harrera ona edukitzen dutela diozu.

Berriatuan ezezik, Lea-Artibain ere ondo saltzen dugu; Markina-Xemeingo eta Lekeitioko azoketan ere izaten gara, eta han ere ondo hartzen gaituzte.

Eskualdetik kanpo ere ibiltzen zarete?

Ahal den leku guztietan! Bihar [gaur] Berangora goaz, Gernikara ere egiten dugu... Bilbo inguruan ere asko ibiltzen gara. Gipuzkoara gutxixeago heltzen gara, baina, adibidez, Itziar, Eibar, Zumaia eta Tolosara joaten gara.

Zuena famili enpresa al da?

Halaxe da. Produktuak Elizburuko geure baserrian egiten ditugu. Malax izenez ezagutzen dute berton. 16 bat urte dira langintza honetan hasi ginenetik.

Urte horietan aldaketarik ezagutu duzue?

Ogia egiten hasi ginen gu, eta gaur egun, ogiaz gain euskal pastela, kremazko pastela, sagar pastela, arrozezkoa, txokolatezkoa, pastak... eta semeak Frantziatik ekarritako errezeta bati esker, inguruotan almendrazko euskal pastela egiten dugun bakarrak gara.

Produktu guztien artean bateren batek harrera berezia izaten du?

Euskal pastela izaten da, dudarik gabe, azoketan jendeak gehien eskatzen diguna. Produktu izarra da.

Malaxetxeberriarren produktuak sari bat baino gehiago jasotakoak dira, ezta?

Eibarren gure ogiari lehen saria emandakoak dira. Sinistu ere ezin nuen egin hogeita bi ogiren artean gurea aukeratu zutenik! Orain urte batzuk, Berangon euskal pastelak jaso zuen lehen saria, eta orain dela urte bi, bigarrena eman zioten.

Eta aurtengoan sariarekin bueltatzeko asmoarekin zoazte?

Ea zer gertatzen den. Pasteldunak hogeita bost edo joaten gara; guztiak irabaztera doaz. Ez da pentsatu behar norberari eman behar diotenik.



 


txupina botata dago

San Gregorio jaiak

Eguraldi ederragaz batera etorri dira jaiak; plazak itxura ezinhobea zeukan atzo, Kaxero Gaupasero ailega aurretik eta gero.

larraitz ibaibarriaga



Txalaparta hotsak hartu du plaza. 12:30ak pasatxo dira, eta Kaxero Gaupasero eta Imanol Mugartegi alkatea ageri dira udaletxeko balkoian. Plaza beteta dago.

Pintxoen eta sagardoaren epelean, adi daude azokara batutakoak balkoitik zer esango. Sangregorioetan estreinako, alkateak berba batzuk esango ditu, «jaiei zer edo zer berria emateko». Ondo pasa, baina ez pasa esaldiak txaloei egin die tartea. Gero, txupina bota du. San Gregorioak hasi dira.

Txaranga doinuak. «Ondo pasatzeko eta guztiak ondo irteteko gogoz» dagoela aitortzen du balkoia atzean lagata alkateak, «oraingoz ondo doa, eta ondo jarrai dezala» esanda. Kaxero Gaupaserok balkoian darrai. Udaletxe azpian gero eta jende gehiago dago.

Jan-edana, barra-barra

13:00. Sukaldean prestatzen dabiltzan pintxoak bizi-bizi doaz kanpora. 1.600 pintxo prestatu dituzte denetara, ordu luzeetan. Pantxo Bedialauneta sukaldari ondarrutarrak egindakoak dira batzuk. Hantxe daude, barraren gainean, atun eta tipulinezko chupa-chupsak, arraultzaz betetako atuna edota antxoazko maionesaz betetako zainzuriak. Eta marmitakoa, edalontzi txikitxoetan, edateko.

Eta edan esanda, aldameneko postuan dago halako azoketan falta ezin den sagardoa. Ekoizle bat bakarra etorri da, Gizaburuagako Laneko Kooperatibakoa. Egarri direnak ezin asetuta dabil, esku faltan, Jon Lezama. «Dagoen beroagaz eskertzen da sagardo freskoa» dio batek baino gehiagok lehen zurrutada emanda. «Jende piloa dabil gaur», dio beharra egitea laga barik Lezamak, kortxoak bata bestearen atzetik kentzen. Aurtengo sagardoa ekarri du azokara, nahaste apurra daukana

San Gregorio Saria

15:00ak. Azoka itxita dago. Orain, gurpilek hartu dute duela ordubetera arte oinezkoen gunea izandakoa. 15:30ak dira. 27. Afizionatu mailako Txirrindulari Lasterketa bidean da. Guztira, 156 txirrindularik ekin diote bideari, eta antolatzaileek aitatu dutenez, erdiek-edo gurutzatuko dute helmuga, halako beroagaz. 120 kilometrotik gora hanketan, Fabriccio Ferrari sartu zen lehena, 19:05ean.





sangregorioak

Gaur

12:30.

Naiara eta Eneritz trikitilariak.

14:00.

Paella eta tortilla txapelketa.

Ondoren.

Herri bazkaria.

16:00.

Ludoteka puzgarria.

17:00.

Erdizka Lauetan taldea.

 


 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

IKASTAROA

Saltsa ikastaroa
ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04

IKASTAROA

Euskal dantzen ikastaroa
MENDEXA, Mendexako frontoian - 2008-10-07

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.