Edukira joan

Sangregorioak ate joka direla, gazteek hartu dute plaza

San Gregorio jaiak

24 ordu aurreratu du Berritxuko Gazte Asanbladak jai giroa; ekimenez ekimen, beste herri eredu baten alde egin dute.

larraitz ibaibarriaga

Eguerdia. Eguzkiak gogor jotzen du. Plaza girotzen doa geldika-geldika, jendea ailegatu ahala. Berritxuko Gazte Asanbladak jai egun berezia antolatu du, txupinari aurrea hartuta, gazteek topalekua edukitzea helburu.

12:15. Herria apaintzeko beharrean ari dira plazan, pankartak, kartelak eta margoak eskuetan. Akosatzea ez da ligatzea, babosoak kanpora edota Gure eskubidea ez dago salgai, zuen aberastasuna gure miseria lako aldarriak daroez paperera, han-hemenka.

San Gregorio jaiei egun bat gehitu nahi izan diete asanbladakoek, jai giroan euren eskaerak plazara ateratzeko.

14:40. Bazkaritarako prest daude guztiak. Plaza janleku inprobisatua bihurtu dute. Mahaiek eta aulkiek hartu dute lekua. 100 bat gazte bildu dira lagunartera. Beroari aurre egiteko entsalada aukeratu dute lehenengo plater modura. Hari solomoak segi egin dio, piper gorriz lagunduta. Bozgorailuak musikak hartu ditu, eta orduek aurrera egin ahala, jai usaina nabarmena egiten da.

Zapiak lepoan

Beste herri eredu baten alde, gazteok martxan. Horixe mezua irakur zitekeen gazteek lepoan zeroaten zapi urdinetan, modu horretan eskualdean egin nahi diren «etxebizitza proiektu txikitzaileen» aurrean euren desadostasuna erakutsiaz. Egunotan ere ikusiko dira.

Txupinaren txanda

San Gregorio jaien atarikoak pasatuta, Kaxero Gaupaseroren zain egongo dira berriatuarrak gaur. 12:30ean jaitsiko da, azoka pil-pilean dagoenean. Jai ordu alaiak hasi dira oraintxe, Berriatuan.



 


sangregorioak asteburuan

Gaur

10:00.

Nekazaritza eta Arrain Kontserba azoka.

12:30.

Kaxero Gaupaseroren jaitsiera eta txupinazoa, txaranga doinuek lagunduta.

15:30.

XXVII. afizionatu mailako txirrindulari lasterketa. San Gregorio Saria-Euskaldun Torneoa.

23:00.

Erromeria Luhartz taldeagaz.

Bihar, maiatzak 4

12:30.

Naiara eta Eneritz trikitilariak.

14:00.

Paella eta tortilla txapelketa.

Ondoren.

Herri bazkaria.

16:00.

Ludoteka puzgarria.

17:00.

Erdizka Lauetan taldea.





 

«Helburua jaietan gazteok beste zeresan bat edukitzea da»

agurne bikandi ð- Berritxuko Gazte Asanbladako kidea

Maiatzaren Lehenak zubia ekarri du atzetik; gazteek euren arazoen gainean berba egiteko aprobetxatu dute, bat eginda.



Hara eta hona zebilen atzo Agurne Bikandi (Berriatua, 1989) guztia behar modura egon zedin.

Sangregorioetan halako egun bat antolatzen den bigarren aldia da.

Bai. Helburua gazteak batzea da, eta jaietan gazteok beste zer esan bat edukitzea. Aurten, barikua zubia gerta denez, horretarako aukeratu dugu.

Jai egun bat gehiago ere badaukazue, gainera, era horretan.

[Irribarrea]. Eta hainbat lagun batzeko eguna ere bai.

Eskualdeko gazteak animatzen dira parte hartzera?

Gu ahalegintzen gara asanbladatik deia zabaltzen, eta egunez batez ere herrikook egoten bagara ere, gaueruntz etortzen dira alboko herrietakoak ere.

Eta aldarrikapenerako tartea ere hartuko duzue, ezta?

Gaur, behintzat, garrantzia emango zaio Habixi etxebizitza eragileen taldearen sorrerari. Maiatzaren 10ean manifestazioa egingo dugu hori gai hartuta. Gaur bai izango da eguna gazteon inguruan dauden arazoez berba egiteko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.