
Domekan hasiko dira Ziortzako kolegiatako kontzertuak
Ziortza-Bolibar
Maiatza hartuta, zazpi kontzertu entzuteko aukera egongo da; Markina-Xemeinen egingo dituzte azken biak.
edurne burgaña
Ziortzako Kontzertuen hogeigarren edizioa domekan hasiko dute. Zazpi kontzertu egingo dituzte, guztiak maiatzean: bost Ziortzako kolegiatan eta azken biak Markina-Xemeingo Andra Mari elizan. Emanaldi guztiak 18:00etan hasiko direla aurreratu dute antolatzaileek.
Musikari euskaldunak eta nazioartekoak entzuteko aukera emango dute, beste behin, kontzertuok. Musika erlijiosoa edo eta barrokoa, beti ere.
Domekan hasiko dituzte emanaldiak. Gustav Leonthardt klabezin-jotzaileak XVII eta XVIII mendeko autoreen obrak interpretatuko ditu.
Azkena, hilaren 25ean
Hurrengo saioa maiatzaren 10ean izango da; Euskal Barrokensemblek joko du, Enrique Solisek zuzenduta eta Maria Espalda sopranoak abestuta.
Maiatzaren 11n Bilboko Koral Elkartea entzun ahalko da, Amadeus Kamerata Ganbera Orkestragaz batera lanean.
Musika barrokoan espezialista den europako talde baten txanda izango da maiatzaren 17an: Ensemble La Petite Bande. Ziortzako azken kontzertua maiatzaren 18an izango da: La Risonanza taldeak Raffaella Milanesi sopranoagaz joko du.
Azken bi emanaldiak Xemeingo Andra Mari elizan izango dira, maiatzaren 24an eta 25ean. Sinfonietta Ricercarek joko du lehenengoan eta Pilsengo filamonikoak bigarrenean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12
DEIALDIAK
Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.