
Kopa eskuratzeko bidean aurrerapausoa eman dute
Mutriku
Errenteriako taldea baino gehiago izan dira herriko neskak; Touring-en atea lautan zulatzea lortu dute.
garbiñe garagarza
Finalaurdenetan sartzea lortu du herriko nesken talde nagusiak. Final-zortzietan Touring gainditu ondoren, kopa eskuratzetik gero eta hurbilago daude.
Errenteriako taldearen atea lautan zulatuta lortu dute hurrengo faserako txartela. Lehen bi golak lehen zatian heldu ziren. Lehena Mireiak sartu zuen 19. minutuan. Atearen hegal batetik jasotako baloia buruz errematatu zuen. Bigarrena, berriz, Maribirena izan zen (31. minutua). Baloia area barruan jaso, buelta hartu eta atezaina ederki engainatuz arazorik gabe sarera bidali zuen baloia.
Aurkariak baino joko hobea erakutsiz lortu dute garaipena herrikoek. Lehen zatia kontrolatzeko ez zuten batere arazorik eduki. Touring, berriz, nahi eta ezinean ibili zen. Zelaiaren erditik aurrera egitea asko kostatu zitzaien , eta herrikoen atera hurbiltzea lortu zuten aldietan ez zuten arriskua sortzen asmatu.
Bigarren zatian, ordea, gauzak okertu egin ziren. Maitalenek 20. minutuan 3-1ekoa jarri zuen arren, Touring-ek erreakzionatu eta herrikoen atea birritan zulatu zuen. Errenteriakoek gora egin zuten lortutako bi tantoen ondorioz. Herrikoek, ordea, urduritasuna gainditzea lortu zuten, eta Ierak 39. minutuan partidako azken gola izango zena sartu zuen, partida eta sailkapena erabakita lagaz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ERAKUSKETA
Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.