Edukira joan

Prest dago Etxebarria inguruetako mendietatik igaroko den ibilaldi neurtua

Etxebarria

Maiatzaren 11n egingo dute, eta ibilbide bi izango ditu aukeran: sei kilometro eta erdikoa eta 30 kilometrokoa.

eider mugartegi

Maiatzaren bigarren domekarako prestatu du Etx Kultur Taldeak aurten hirugarren edizioa beteko duen ibilaldi neurtua. Aurreko urteetan moduan, ibilbide bi jarriko dituzte aukeran, biak Etxebarria inguruetatik ibiltzekoak.

Ibilbide luzea 30 kilometrokoa da. Etxebarria inguruko mendirik altuenak igaroko ditu: Kalamua, Urko eta Mendibil. Aulestiko auzoan hasiko dira lehen kilometroak eta Gipuzkoako mugara hurreratuko dira Atsoin bueltan. Handik Urkarregira joan beharko dute ibiltariek lehenengo mendiari ekiteko. Kalamuatik Ixura jaitsi eta Urkora igo beharko dute berriro. Mendibilera heltzean dena beherantz izango da ,Etxebarriraino.

Bi orduko ibilbidea

Ibilbidea errazteko hornidura gune bi jarriko dituzte antolatzaileek, bata Urkarregin eta bestea Ixuan. Kontrolak ere puntu berdinetan egongo dira. Ibilbide laburrak Otsatei eta Satzibarko bidetik Aistera egingo du, eta Otsolo puntara heldu eta gero Azaloza aldetik herrira jaitsiko da. Bertan egongo da hornidura puntua. Bi ordu inguruko ibilbidea izango da. Ibilbide bietako irteera plaza berritik egingo da. Luzea 08:00etan hasiko da eta motza 10:00etan. Izen-ematea bertan egunean egin beharko da, irteera lekuan. Bidea seinaleztatuta egongo da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.