Edukira joan

Azpiegituretara zuzenduko du Udalak aurrekontuetako diru kopuru handiena

Etxebarria

1.304.896 euroko aurrekontua onartu dute 2008rako, eta hainbat proiektu jarriko dituzte martxan.

eider mugartegi

Etxebarriko Udalak 1.304.896 euroko aurrekontua onartu du aurtengo urterako. Herriko azpiegiturak hobetzera zuzenduko dute, batez ere, diru kopuru nagusiena: saneamendu sarea berrituko dute, gasa sartu eta argi eta elektrizitate sarea lurperatuko dute.

Inbertsioen ataleko diru kopuru handiena Ibaun auzoaren eta Beide inguruko saneamendu sare berria egitera bideratuko dute. Horretarako, 176.000 euro aurreikusten ditu Udalak. Proiektua Ekin enpresari esleitu diote, eta hilabete barru hasiko dira beharrak.

Herrian gasa sartzeko ere inbertsio handia egingo du Udalak. Lankidetza hitzarmena sinatu dute Naturgas enpresagaz, eta proiektua aurrera eroateko 150.000 euro aurreratuko dituzte. Hala ere, gero diru hori berriro berreskuratuko dutela jakitera eman dute Udaleko arduradunek.

Iberdrolagaz ere hitzarmena adostu du Udalak etxebizitzetako fatxadetako kableak lurperatzeko. Ibaiondotik Belaotzera, frontoi ostera, ekarriko dute transmisio zentroa, eta horretarako 122.000 euro erabiliko dituzte.

Jostailu berriak

Horretaz gainera, beste proiektu batzuk ere abiaraziko dituzte aurten, haurreskolako proiektua eta Errekarte, Ibaiondo eta Alzibar auzoak lotuko dituen pasabidea, esate baterako. Haurreskolarako 60.000 euro onartu ditu Udalak, eta pasagunea egiteko, 40.000 euro. Bestalde, urtero moduan, zenbait baserritako bideak berrituko dituzte. Konponketetarako 95.000 euro erabiliko dituzte, baina Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango du proiektuak.

Beste 60.000 euro jolastokiko jostailuak berritu eta zoru berria ipintzeko izango dira. «Erorketetatik babesten duen lurzoru jarraia ipiniko dugu», azaldu du Etxebarriko alkate Iñaki Sudupek. Gainera, eskolako estalpea berriztatzeko aukera aztertuko dute. «Egin ahal daitekeen jakiteko, duen eragina eta dauden aukerak ikusi behar dira», zehaztu du alkateak. Horretaz gainera, frontoian lokal berria egiteko azterketa ere egingo dute. Udaletxe zaharraren alboko eraikinean dagoen lokala prestatzeko asmoa daukate herriko taldeek erabili ahal izateko.

Alderdi bien proposamenekin osatuta

Beste alde batetik, telebista digitalaren instalazioaren gainean informatzeko ardura hartu du Udalak. «Urte eta erdi barru egongo den aukera bakarra izango da, eta herria prest egotea nahi dugu horretarako», argitu du alkateak. Zerbitzuak hobetzeko bide horretan, gainera, liburutegiko ordenagailuak ere berrituko dituzte.

Joan den apirilaren 17ko Udalbatzarrean onartu zituen Udalak aurrekontuak, bertan parte hartu zuten EAJ eta EAE-ANVko zinegotzien adostasunagaz. Alderdi bien proposamenekin osatu da aurrekontua, eta nahiz eta EAE-ANVko zinegotziek zehaztasun batzuk egin, azkenean, aurrekontuak onartuta egin zituzten.

EAEko zinegotziek presoen familiei hileroko diru laguntza bat ezartzea eskatu zuten, baita herriko taldeei laguntzak emateko irizpide batzuk zehaztea ere.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.